Proiektu bat bere kalitatearengatik ezberdintzen duen faktore bat, amaierako produktua agertzeaz gain, prozesua era argian dokumentatzea da, proiektuaren garapenaren fase guztien konstantzia eta ebidentzia utziz. Dokumentazio horri dagokionez, ez da ahaztu behar parte hartu duten eragile guztiek, batez ere ikasleek, nolako inplikazioa izan duten jasotzea (Kalitatezko proiektu baterako errubrika: 6. Emaitzak, inpaktua eta dokumentazioa).
Irakasle bat proiektu batean sartzen denean, normala da planifikazioan zehaztu behar dituen alderdi batzuk kontuan hartzea: lortu nahi diren helburuak, inplikatutako gaiak/arloak, curriculumaren zein ataletan integratu behar duen, kideekin izango duen komunikazio prozesua, amaierako emaitzak… baina badago hainbesteko garrantzia ematen ez zaion alderdi bat, edo zeharka planifikatzen dena, baina ongi eginez gero, proiektua aberastu egiten duena, alegia, proiektuan inplikatuta daudenen eta jakitera ematen dutenen esperientzia: proiektua zabaltzea; egiten dena kontatzea; lanaren prozesua, erabilitako tresnak, prestatutako materialak eta bestelako elementu nabarmenak agertzea.
Zertarako balio du egiten duguna jakitera emateak?
Bada, hezkuntza erkidegoak eta publikoak orokorrean zer egiten ari garen jakin dezan eta guztion artean irakasleen kolaboraziorako sare bat sor dadin hezkuntzaren arloan praktika onei buruzko bizipenak eta ezagutzak banatzeko.
Goian aipatutako errubrikaren artikuluan esaten den moduan, “eskuzabalak izatea eta gure esperientzia hurbileko inguruarekin banatzea gomendagarria da: gure hezkuntza erkidegoa, gure udalerria, beste irakasle eta erkidegoak, proiektua jakitera emateko eskuragarri ditugun baliabide eta espazioak erabiliz: ikastetxeko korridoreak eta web orria, tokiko prentsa, sare sozialak…”. Beraz, komenigarria/desiragarria da proiektu bat abiarazterakoan berau hedatzeko estrategia bat izatea. Hedatze plana nori zuzentzen zaio? Ikastetxe baten testuinguruaz ari garenez, hedatze plana hezkuntza erkidegoaren estamentuei zuzendu behar zaie bereziki: klaustroko lankideak maiz informatzea, baita familiak eta proiektuak barne hartzen ez dituen ikasleak ere. Azken horien kasuan, lanaren garapenaren berri emateko aukera bikainak daude, adibidez, Gurasoen Elkarteko bilerak, tutoreek familiekin dituzten bilerak eta Ate Irekien jardunaldiak. Ikastetxearen esparrutik kanpo ere badago zuzendu beharreko beste audientzia bat: beste irakasleak, tokiko autoritateak, hezkuntza autoritateak eta bestelako eragileak.
Hartzaile motaren arabera, pentsatu beharra da zeintzuk diren transmititu beharreko eduki garrantzitsuenak, zein den komunikazio estrategiarik onena eta zeintzuk diren hura aplikatzeko tresnarik egokienak. Hedatze plana ez da proiektuaren amaierako faserako edo bukatu ondorenerako utzi behar. Jarduerak egiterakoan eman beharko litzatekeen prozesu etengabe bat izan behar luke, non hartzaileek informazioa jasotzeaz gain, proiektuari buruzko iruzkinak eta hobekuntzak egiteko eta proposatutako helburuak betetzen laguntzeko aukera izan behar duten. Hedatze planean, ikasleek betekizun garrantzitsua izan behar dute; haren parte izan behar dute, bai diseinatzerakoan bai abiarazterakoan. Proiektuko kide diren irakasleek, ikasleekin batera, proiektuaren hedatze planaren estrategiaren eredu motz bat egin dezakete, gero egoki deritzon moduan eguneratu daitekeena. Honako koadro sinple bat abiapuntu bat izan daiteke:
Zeintzuk dira eskura ditugun hedabideak?
eTwinning proiektuak kolaboraziorako TwinSpace plataforman garatzen dira eta bakoitzari helbide elektroniko bat dagokio (URL). Aski da URL hori jakitera ematea proiektuaren eduki publikoetarako sarbidea emateko.
Praktika onen adibideak
Gainera, artikulu honetan proiektuen eta haiek jakitera emateko erabilitako hedabide eta euskarri batzuen eredu batzuk agertzen ditugu. Adibide horiek etapa edukatibo guztietarako balio dute, bakoitzaren ezaugarrietara egokitu besterik ez dira egin behar.
Proiektua: Fairy yoga
Haur Hezkuntzako proiektu honek hurrengo kurtsoetan yoga curriculumean jarduera arrunt moduan gehitzea proposatzen du. Esperientzia hau hezkuntzari buruzko e-Eduquem aldizkarian (katalanez) argitaratu da. Gainera, Radio Sant Boi izena duen tokiko irratian eta Facebooken haren berri eman da, sare sozialek duten irismena baliatuta.
Proiektua: Tomo la palabra
Lehen Hezkuntzako Tomo la palabra proiektuaren xede nagusia ikasleen konpetentzia linguistikoa hobetzea da, bai ahozko zein idatzizko adierazpenean bai ulermenean. Kasu honetan, lana ikastetxean jakitera emateaz gain, Nafarroako Gobernuaren hezkuntza departamentuaren buletin informatiboan, Diario de Navarra eskualdeko aldizkarian eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren web orrian agertu da. Espazio horiek bisita kopuru ugari dituzte, hortaz, hedapenaren eragina ugaritu egiten dute.
MAVEN-MAth Via ENglish proiektua
MAVEN – MAth Via ENglish proiektuaren testuingurua murritzagoa da. Proiektu hau DBHko lehenengo ziklorako pentsatua dago eta matematika eta ingelesa era arin batean ikastea bultzatzen du. Emaitzarik aipagarriena istorioz batetako liburu bat da, eta bere koordinatzaileak, Lorenzo Castilla Morak, proiektuaren edukiari dagokionez honakoa dio: “Material hori guztia etorkizunean proiektuko parte hartzaileek eta gainerako hezkuntza erkidegoak ere erabil dezakete”. Hori dela-eta, garrantzitsua da hezkuntza erkidegoari haiek ezagutu eta berrerabiltzeko baliabideak ematea. Libro de historias en ISSUU. Horrez gain, ikasleak motibatzeko asmoz, proiektuan aktiboena izan dena hilero Famaren Hallean agertzen da. Beste batzuek espazio ezagun bat aukeratu dute haien proiektuaren emaitza agertzeko.
European Maze proiektua
European Maze proiektuan Espainia eta Eslovakiako ikasleek era kolaboratiboan lan egiten dute Androiden exekutatzeko app bat diseinatu eta garatzeko. Play Storren deskargatu daitekeen jolas hezitzaile bat garatu dute. Erabiltzaile orok European Maze jolasean aritu daiteke. TwinSpacea: https://twinspace.etwinning.net/19592/home Happy holidays karpeta.
Proiektua: Better e-safe than sorry
Better e-safe than sorry proiektuaren xedea ikastetxean IKTak eta Internet era seguruan erabiltzeko praktika onak ezartzea da. Proiektua Laguntzarako Zerbitzu Nazionalaren atarian argitaratu da Herritartasun Digitalaren praktika onen adibide gisa.
https://etwinning.es/ciudadania-digital-better-esafe-than-sorry/?lang=es
Artikulua irakurri dutenek jakingo dute San José BHIak (Villanueva de la Serena, Badajoz) Segurtasun Digitalaren agiria eskuratu duela. Proiektuaren emaitzak era argian eta erraz ikusteko moduan jasotzen dituen infografia bat diseinatu dute. https://twinspace.etwinning.net/4386/pages/page/131122 Halaber, eduki hori jasotzen duen poster edo txartel bat proiektua era erraz eta zuzen batean jakitera emateko euskarriak izan daitezke. Horrez gain, proiektua hezkuntzari buruzko Holandako aldizkari baten artikuluan agertu zen.
https://twinspace.etwinning.net/files/collabspace/6/86/386/4386/files/bcce703a.pdf
Proiektua: Everyday situations
Ikastetxeko paretak erakusgarri onak izaten dira beti, besteen lanak aitortzeko eta ideiak hartzeko toki bat. Bigarren Hezkuntzako Everyday situations proiektu hau eguneroko egoerei buruzko bideoak inguru errealetan eta hizkuntza ezberdinetan grabatzean datza. Kasu honetan, institutuko sarrerako paretek materialak eta proiektu kolaboratibo honen garapena agertzen dute.
Proiektua: Los colores de la vida
Lehen Hezkuntzako proiektu honetan honakoa galtzen diote haien buruei: zeintzuk dira ia ahaztuak dauden baliorik soilenak?. Bizitzako ortzadarraren barrena egindako ibilaldi bat bere esanahirik benetakoenera. Aurreko kasuan bezala, honakoan ere eskolako korridoreetan proiektuaren berri eman da.
https://twinspace.etwinning.net/10736/pages/page/57205
Madrileko Hezkuntzako Sailak eskaintzen duen hezkuntza plataformaren bidez, http://www.educa2.madrid.org/web/javier.arias/proyecto-2015-16, eta sare sozialen bidez (Twitter @ventura5b) ere proiektua jakitera eman da.
Proiektua: A través del espejo
Proiektu honen helburu nagusia oinarrizko emozioek (beldurra, tristura, gorrotoa, harridura, nazka, haserrea) eta bigarren mailakoek (lotsa, maitasuna, antsietatea) nola funtzionatzen duten, parte haratzen duten gazteei nola eragiten dieten eta gure kulturetan nola islatzen diren (ohiturak eta adierazpen artistiko ezberdinak) jakitea da. Parte hartu duten irakasleei Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako formakuntza deialdi batean eman zitzaien proiektuaren berri; baina gainera Euskal Autonomia Erkidegoko eTwinning enbaxadoreen blogean jaso zen, Kalitate Zigilu Nazionala lortu ondoren prentsa idatzian, El Correo egunkarian, artikulu bat argitaratu zuten eta Getxoko Berritzeguneko irakasleen blogean ere haren berri eman zuten. http://clilingetxo.blogspot.com.es/
Eta lehenago aipatu dugun moduan, ikastetxeko korridoreetan ere bai. IES Antonio Trueba BHI (Barakaldo) ikastetxean bitrina bat jarri dute ikasleek egindako material batzuk agertzeko. Proiektuko Melillako kideak, Jose Antonio Sanchezek, Melillako Hezkuntzako Zuzendari Probintzialari eta bere ekipoari proiektuaren muina azaldu zion. Beste kide bat Tunisiakoa da, eta bere kasuan, ikasleek gaztelaniako irakasgaiko ikuskariari eta institutuko zuzendariari proiektua azaldu diete.
Proiektua: Troy today
Troy today proiektuak irismen handiagoa izan du. Bertan, tragedia grekoa eta Troiako Gerra oinarri hartuta gerren ondorioak aztertu egiten dira eta Mediterraneoko kosten egungo egoerarekin alderatzen dira (Siriako errefuxiatuak). Egindako lanaren emaitza Euripidesen Las Troyanas obra Murtziako Eskualdeko hainbat antzokietan antzeztea eta arrakasta izatea izan da.
https://twinspace.etwinning.net/14107/pages/page/128860
Antzezlan hau Lorkan antzeztu zuten eta 400€ baino gehiago irabazi zituzten, Espainiako ACNUR nazioarteko erakundeari eman zizkiotenak. Laguntza hori eskertzeko, kolaborazio agiri bat jaso zuten.
Proiektua: Starting from Scratch
Proiektu honetan ikasleek migrazio fluxuak zergatik gertatzen diren hausnartu dute. Horrez gain, pertsona horiek dituzten zailtasunez kontzientziatu dira eta babeslekua emateko eta jasotzen dituzten lurraldeetan hartuak eta onartuak izateko erarik onena zein den eztabaidatzen dute. Kasu honetan, ikasleek eMaze tresnarekin aurkezpen bat prestatu dute proiektuaren ideia nagusiak laburtzeko. Hedatzeko euskarri honek arreta hartzeko eta proiektua bisitatzera gonbidatzen duen era bisual eta deigarri batean laburtzeko balio du.
Proiektua: Origami
Haur Hezkuntzako Origami proiektua emozioak eta beste lurraldeetako haurrengan nola landu ditu ardatz. TwinSpaceko orrialdeetan lan hau jakinarazteko erabili diren komunikabide ugari eta anitzak agertzen dira: prentsa idatzia, eTwinning talde bat, hezkuntzari buruzko blog bat, eskolako web orria, sare sozialak (Twitter, Facebook, Pinterest…), fundazio ezagun baten hezkuntza ataria, eta abar.
https://twinspace.etwinning.net/11281/pages/page/134340
Ceutako ikasleak bereziki aipatzekoak dira. Samurra da haien proiektuez nola hitz egiten duten eta Lehendakari alkateari nolako emozioarekin zuzentzen zaizkion ikustea! (Ikusi 7’12’’-9’45’’)
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=60Ao1YELB7U[/youtube]
Proiektua: Tips de Movilidad España-Portugal
TIPS DE MOVILIDAD-ESPAÑA-PORTUGAL proiektuko jarduerak egiten ziren heinean komunikabide ezberdinetan, prentsan eta irratian argitaratzen joan dira. Lana Espainiako eta Portugaleko ikasleen testuinguruaren barruan mugikortasunaren analisiari eta hiri bakoitzean eskuragarri dauden baliabideei buruzkoa da, horretarako ibilbideak aztertu egin dira. Xedea magnitudeak eta haien arteko loturak era dibertigarri eta motibagarri batean ikastea da, IKT baliabide berritzaileak eta metodologia kolaboratibo bat erabiliz. Hona hemen berrietarako esteka batzuk. Sare sozialetan ere argitaratu dira.
Proiektua: Construyendo Ciudadanía a través de la educación mediática.
Hemen, hedatze baliabideetako bat Twitter sare soziala izan da, honako irudiak agertzen duen moduan.
https://twinspace.etwinning.net/896/pages/page/9004
Ba al duzu hedatze planik? Diseinatzeko garaia da! Zuen lana ezagutu nahi dugu.
Irudien iturria: Deskribatutako proiektuen TwinSpace eta Blog publikoak. Goiburuko irudia erabilera askekoa da eta komunikazio ikonoak Freepikek diseinatuak