Zer da eTwinning?

eTwinning 2005ean sortu zen eta orduz geroztik Europako irakasleen eta ikastetxeen arteko sare sozialik handiena bilakatu da. eTwinningen xedea da, IKTak erabiliz, eTwinningen parte hartzen duten lurraldeetako irakasle eta ikasleen artean harremana, ideien trukea eta lankidetza sustatu eta erraztea. Hartu-emanerako eta prestakuntzarako aukerak eskaintzeaz gain, Europako lurralde ezberdinetako bi ikastetxeetako irakasle eta ikasleek lankidetzako proiektuak […]

2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Little Vets without borders”

“Little Vets Without Borders” eTwinning proiektuan ikasleak mugarik gabeko albaitari-talde argi baten parte dira, “kingdoms” (erreinuak) deritzen azpi-taldeak osatuz lan egiten dute Turkia, Finlandia, Polonia, Italia, Errumania, Ukraina eta Armeniako ikasleekin batera.

2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Monumental Europe”

“MONUMENTAL EUROPE” proiektua Kataluniako (Espainia) Collegi Sant Josep de Navàs ikastetxeko Fina Vendrell Vila irakasleak eta Greziako Sophia Kouzoulik sortu zuten Frantzia, Polonia eta Italiako kideekin batera. 2019ko eTwinning Sari Nazionala irabazi du.

Ikasgela eleanitzak

Ikasgela eleanitzak errealitate bat dira Europan, bereziki lurralde batzuetan eta batez ere hiri handietan. Termino hori aplikatzen zaien ikastetxeetako ikasle gehienek etxean hizkuntza bat hitz egiten dute eta prestakuntza beste batean jasotzen dute. Halaber, iritsi berri diren ikasleak ere barne hartzen ditu, ikastetxean erabiltzen den hizkuntza erabat ezezaguna zaien kasuan. Gaur egun fenomenoa batez ere […]

2019 eTwinning Sari Nazionala: “Traditional clapping games as a cultural bridge”

eTwinning proiektua bi beharren ondorioz sortu da: alde batetik, errespetuaren eta tolerantziaren balioetan hezitzearen beharraren ondorioz; beste aldetik, lotzen gaituzten gauzetan pentsatzearen eta indibidualismoa alde batera uztearen beharraren ondorioz, horrela taldean lan egiten eta elkarrekin kolaboratzen ikasteko helmuga komunak lortzeko helburuarekin. Txalo-jolas tradizionalekin lan eginez lortu da elkartasun harremanak sortzea Europako ikastetxe ezberdinen eta ikasketa-arlo […]

eTwinning ereduzko kodea

eTwinning Europako ikastetxeen sarerik handiena da, eta osatzen duten pertsona bakoitzak nolakoa den eratzen du. Hemen oinarrizko zenbait arauren berri ematen dugu eTwinning-ek guztiontzako segurua eta dibertigarria izaten jarrai dezan. eTwinning zure trebetasunak garatzen, zure sare profesionala hedatzen eta zure ikasleen konpetentziak hobetzen laguntzen dizun plataforma bat da. Hori dela eta, eTwinning-en espirituaren oinarria errespetua […]

eTwinning proiektuak abian jartzean maiz egiten diren akatsak

2018-2019 ikasturtea itxi dugu kalitate zigilu nazionalen 1000 eskaerekin, 1. grafikoan ikus daitekeen moduan.     1 Grafikoa Urtero eskaera-kopurua areagotzen da, baina kalitate zigiluaren aintzatespena eskuratzen duten proiektuen ehunekoa ere bai (ikusi 2. grafikoa; joera hobetzen duen eragile bat identifikatu da 2016-2017 ikasturtean). Horrek adierazten digu eTwinning kalitate-irizpideetan oinarritutako metodologia proiektuen kide diren dozenteen artean finkatzen ari dela.  […]

“All different, all the same” eTwinning 2019 Sari Nazionala

Valentziako Serrano Clavero de Requena HLHI ikastetxeko Gema Sánchez García eta Comba Gallinas Rodríguez irakasleek eta Granadako Abencerrajes HLH ikastetxeko Esther González Guerrero eta MªAngustias Molina González irakasleek burututako “All different, all the same” proiektuak eTwinning 2019 Sari Nazionala irabazi du, 0-6 urteko 1. kategorian.

Go to Top Skip to content