Jarrai gaitzazu:
  •  
  •  
  • Search
    Close this search box.

    eTwinning ereduzko kodea

    eTwinning Europako ikastetxeen sarerik handiena da, eta osatzen duten pertsona bakoitzak nolakoa den eratzen du. Hemen oinarrizko zenbait arauren berri ematen dugu eTwinning-ek guztiontzako segurua eta dibertigarria izaten jarrai dezan.

    eTwinning zure trebetasunak garatzen, zure sare profesionala hedatzen eta zure ikasleen konpetentziak hobetzen laguntzen dizun plataforma bat da. Hori dela eta, eTwinning-en espirituaren oinarria errespetua eta ulermena da. Jarduerek, mezuek, argitalpenek eta eTwinning-en argitaratu nahi duzun orok honako printzipioak jarraitu behar dituzte:

    • Inklusioaren alde lan egin. Mundu guztiaren iritziak eta ikuspuntuak ongietorriak dira eta baimenduta daude.
    • Ez iraindubeste pertsona batzuk eTwining-en banako gisa.
    • Ez erasoez beste pertsona batzuen kontrako indarkeria bultzatu arraza, etnia, jatorri nazional, erlijio, sexu-orientazio edo genero arrazoiak direla medio, ez eta lurralde, talde edo gutxiengo batekoak izateagatik.

    eTwinning-en gure esku dagoen guztia egiten dugu pertsona oro abusu edo mezu baztergarriez babesteko, baina komunitate aktiboa eta anitza garenez gero, espero dugu zuen laguntza izango dugula jarrera positibo bat mantentzeko eta nahi gabeko gertakariak gutxitzeko.

    Ereduzko kode hau betetzen ez duen erabiltzaile orori kargu hartuko zaio eta kasu batzuetan plataformatik kanporatua izango da.

    Hortaz, beharrekoa iruditzen zaizuen oro salatzera animatzen zaituztegu.

    Mespretxuzkoa den, egile-eskubideak urratzen dituen edo desegokia den edukirik ikusten baduzue, bai argitalpenetan, bai jardueretan bai eguneroko, foro eta mezu pribatuetan idatzitako iruzkinetan, aukera duzue hura salatzeko botoia erabiltzeko eta azaltzeko zerk eraman zaituzteten eduki hori salatzera. Laguntza-zerbitzuek zure eskaera kudeatuko dute.

    Jarraian, eTwinner orok bete behar dituen arauak zerrendatzen ditugu:

    1. Barne-mezularitzaren erabilera desegokia

    Ez mezu gehiegi bidali zuekin lan egiten ez duten dozenteei. eTwinning-en barruko edonorrekin harremanetan jarri aurretik: bisitatu bere profila, egiaztatu proiektuetarako eskuragarri dagoenentz, ziurtatu zure mezuak garrantzitsuak direla. Ez bidali mezu berdina eTwinning-eko hainbat kideri.

    1. eTwinning merkataritza-xedeetarako erabiltzea

    Erabat debekatua dago plataforma merkataritza-xedeetarako erabiltzea. Merkataritza-xedea duen enpresa, ekimen, jarduera edo programa informatiko oro ezabatuko da, baita plataformara duen sarrera ere.

    1. Mezu baztergarriak foroetan

    eTwinning Live-n elkarlanerako foroetan milaka mezu sortzen dira. Argitalpen berri bat egin aurretik, egiaztatu ea dagoeneko mezurik dagoen ildo horretan eta erantzun horiei. Lagun iezaguzu foroek zentzua izan dezaten eta interakzioa hobetzen!

    1. Iruzkin hutsalak edo desegokiak beste pertsona batzuen argitalpenetan

    Beste pertsona baten profilean iruzkin bat idazten duzunean, ziurtatu egokia iruditzen zaiola. Mezuen hartzaileek pertsonak izan behar dute eta mezuek erabiltzailearen argitalpenarekin zerikusia izan behar dute. Ez idatzi iruzkin berdina erabiltzaile bati baino gehiagori.

    1. Harremanetan jartzeko eskaera eta proiektuetarako gonbidapen aleatorioak

    Saiatu ez eskatzen eTwinning-eko beste kide batzuei zure kontaktuen parte izan daitezen edo zure proiektuan parte har dezaten aldez aurretik haiekin komunikatu gabe. Ziurtatu kudeatu dezakezun arrazoizko kontaktu-kopuru bat duzula. Norbaitek egin edo argitaratzen duenaren berri izan nahi duzu? Bere profila jarraitzearekin nahikoa da.

    1. Jardueretara gonbidatzea

    Saiatu ez gonbidatzen zure kontaktuak antolatzen dituzun jardueretara, haietan parte har dezaketela argi izan ezean. Zure ikastetxean antolatzen diren jardueretarako gonbidapen aleatorioak baztergarritzat (spam) hartuko dira.

    1. Mehatxu zuzenak, jazarpena eta esestea

    eTwinning-en ez da jazarpenik ez esesterik onartzen. Jazarpen digitalaren biktima bazara edo norbaitek mehatxu egiten badizu, mesedez jar zaitez zure Laguntza Zerbitzu Nazionalarekin harremanetan edo salatu ezazu mezua. Gogoan izan plataformako beste kide bat jazarri edo esesten duen pertsona oro eTwinning-etik kanporatua izan daitekeela.

    1. Jabetza intelektuala

    Ziurtatu plataforman kargatzen dituzun edukiek ez dute egile-eskubiderik urratzen. Irudiak, bideoak, dokumentuak edo beste edozein baliabide partekatu aurretik, mesedez ziurtatu horretarako eskubidea duzula. eTwinning plataformak ezin du bideorik hartu, lehenago YouTube-n, Vimeo-n edo DailyMotion-en kargatzea beharrezkoa da eta gero eTwinning-en txertatzea. Ez ahaztu, halaber, bertako egile-eskubideei buruzko politikak irakurtzea.

    1. Identitate-ordezpena

    Debekatua dago ordezkatzen ez dituzun pertsona, talde edo erakundeen identitatea ordeztea nahasarazi edo engainatzeko asmoarekin.

    1. Ikasleak (adingabeak)

    eTwinning-ek oso serio hartzen ditu bere ikasleen intimitatea eta segurtasuna. Ez argitaratu ikasleen irudiak zure eTwinning Live profilean, TwinSpacen, taldeetan eta abarretan. Egitekotan, ziurtatu haien familien baimena duzula.

    1. Informazio pertsonala eta isilpeko datuak

    Hausnartu beste pertsona batzuei buruzko edukiak argitaratzerakoan. Ez zenuke informazio pribaturik argitaratu behar, adibidez, telefono-zenbakiak, helbide pertsonalak, kreditu-txartelen zenbakiak eta zuri buruzko xehetasunak edo argazkiak/bideoak. Argitaratu aurretik beti pentsatu!

    Goiburuko irudiaren iturria: Pixabay

    Azken sarrerak
    KALITATE ZIGILU NAZIONALAK – EPEMUGA BERRIA/ SELLOS DE CALIDAD NACIONALES – NUEVA FECHA LÍMITE
    March 2024
    Prototipo de proyecto "Festival de cine"
    September 2023
    Prototipo de proyecto 'Regreso al futuro'
    September 2023
    Cyberdiscovery
    September 2023
    Garrantzia
    Sin categoría
    Maiz etiketak
    Enseñanza Primaria

    Erlazionatutako mezuak

    Premios ITE 2023
    22/09/2023
    Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean
    22/09/2023
    eTwinning, guztiontzako eskol-arrakasta
    22/09/2023

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Iragazkiak

    Iragazi adinaren arabera
    Iragazi adinaren arabera
    Estatu
    Herrialdea
    Skip to content