Tutoriala, urratsez urrats, European School Education Platform berrira sartzeko, edukiak migratu ondoren. Europako Batzordearen plataformak: School Education Gateway eta eTwinning 2022ko maiatzean.
Plataforma berrira sartzeko beharrezkoa da EU Login kontua izatea, Europako Batzordearen erabiltzaileak autentifikatzeko zerbitzua.
Zure EU Login kontuak Batzordearen web-zerbitzu ugarietara sartzeko aukera emango dizu helbide elektroniko eta pasahitz bakarra erabiliz.
Garrantzitsua! Dagoeneko eTwinning eta/edo School Education Gateway kontua baduzu:
Zure European School Education Platform kontua eTwinning edo School Education Gateway kontuarekin sinkronizatzeko, EU Login kontua sortzen duzunean, eTwinning edo School Education Gateway-n erregistratzean erabili zenuen helbide elektroniko bera eman behar duzu.
4- Egin klik mezu elektronikoko estekan, edo kopiatu eta itsatsi zure nabigatzailean.
5- Mezua bidaltzen den unetik, 24 ordu dituzu EU Login kontua sortzeko.
6- Fase honetan ezin duzu helbide elektronikoa aldatu.
7- Aukeratu pasahitz seguru bat, argibideen arabera.