Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean

STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) metodologiak zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen ditu eta gure ikasleek modu praktikoan eta bizipenen bidez ikas dezaten du helburu. STEAMen bidez, haurrak gai dira benetan planteatutako arazoei aurre egiteko, baita beste trebetasun batzuk garatzeko ere, hala nola talde-lana edo analisi-gaitasuna.
Horrela lan eginda, ikasleek arazoei ingeniariak bailiran aurre egin diezaieten lortu nahi da, haien ezagutzak praktikan jarriz. Gainera, kontrako prozesua bilatzen da: benetako egoerak landuz jakintzagai zientifikoen edukiak askoz ere modu motibagarriagoan ikasteko aukera ematea. Horrela, ikaskuntzak luzaroagoan atxikitzen dira, bai eta egoera batzuetatik beste batzuetara transferitzeko gaitasuna ere. Funtsean, oinarrizko gaitasunen bidezko ikaskuntza askoz ere modu eraginkorragoan egiten da.
Metodologia:
Helburu orokorrak
Era honetako proiektuetan parte hartuz lortu nahi diren helburu orokorrak honakoak dira:
- Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, matematikaren eta artearen irakaskuntza/ikaskuntza modu bateratuan sustatzea, ezagutza-eremu itxi gisa sustatu beharrean.
- Metodologia aktiboak garatzea, arazoetan eta erronketan oinarritutako ikaskuntza edo zerbitzuan oinarritutako ikaskuntza kasu, bai eta POI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) ere, STEAMek barne hartzen dituen gaietatik abiatuta.
- Ikasleengan jakin-mina, esperimentazioarekiko eta garapen praktikoarekiko zaletasuna eta gai zientifiko eta teknologikoekiko interesa sustatzen duten jarduerak diseinatzea.
- Digulgazio zientifiko, teknologiko eta artistikoa sustatzea, hezkuntza-komunitate osoaren interesa piztuko duten edukiak jorratzen dituzten materialak ekoiztuz.
- Emakumezko ikasleei zuzendutako jarduerak diseinatzea, zientzietako eta ingeniaritzietako karrerei buruz duten ustea hobetzeko.
- STEAM ingurunean talde-lana eta lankidetza sustatzea funtsezko euskarriak diren aldetik, eta lana behar bezala egiteko konpromisoa hartzea, banaka zein taldean.
- STEAM gaitasunak garatzea irakaskuntza-curriculumaren barruan.
- Ikasleei oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzea, haien praktika pedagogikoaren ikerketa-metodologian oinarritutako ikaskuntza-bizipenak ezarriz.
- STEAM gaitasunean pentsamendu kritikoa, kontzientziazioa eta integrazioa hobetzea.
- STEAM karrerei buruzko genero-estereotipoak haustea, generorik gabeko tresnak eta estrategiak erabiliz.
- Teknologia kalitatezko ikaskuntza sortzeko elementu erraztaile gisa erabiltzea, ikasleek teknologia erabiltzeko duten konfiantza eta gaitasuna areagotuz.
Gaitasunak:
STEAM gaitasunek honakoak barne hartzen dituzte:
- Metodologia aktiboak erabiltzea.
- Ikasleen alfabetatze zientifikoa eskola-etapa guztietan.
- Metodo zientifikoa erabiltzea ikasleekin, hausnarketarako tresna gisa.
- Iraunkortasun-balioak eta garapen iraunkorreko helburuak transmititzea.
- Gaitasun analitikoa garatzea benetako arazoentzako konponbide berriak sortu eta bultzatzeko.
- Sormena garatzea.
- STEM irakaskuntza testuinguruan kokatzea eta STEAM proiektuak sortzea, konpondu beharreko benetako arazoak ardatz hartuta, STEM diziplinak gizarte-erronketara bideratuz.
- Artea eta diseinua irakaskuntzan/ikaskuntzan integratzea, berrikuntzaren funtsezko elementu gisa.
Talde nabarmenak:
Une honetan, beste plataforma digital batera aldatzen ari gara; izan ere, jakina denez, eTwinning-ek eta School Education Gateway-k bat egin dute European School Education Platform berrian, eta 2022an, dagoeneko existitzen diren eTwinning Taldeak irauliko dira. eTwinning Live plataforman, bilatzailean “STEAM” edo “STEM” hitzak idaztean, erlazionatutako talde asko ateratzen ziren, baina jarraian aurkezten dizkizuegun biak (Eskola Hezkuntzako Europako Plataforman, laster migratuko dira izen berarekin, nahiz eta litekeena den haien hiperesteka aldatzea) eTwinning-eko kide gehien jarraitzen dituztenak dira, dinamismoa eta kalitatea direla eta:
– STEAM: diseinatu zientziaren etorkizuna eTwinning-ekin: https://groups.etwinning.net/157944 Gaztelaniazko taldea, 17.000 kidetik gora dituena, Abel Carenas enbaxadoreak moderatua eta eTwinning-en bidez zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika jorratzen duten hezkuntza-etapa guztietako irakasleen arteko topagune gisa sortua. STEAMi dagokionez dituen helburu nagusiak honakoak dira: jardunbide egokiak ezagutaraztea, irakasleekin lankidetzan aritzea, diziplina anitzeko proiektuak ezagutzea, sormena sustatzea, eta bai kanpoko bai taldekideen jarduerak eta ekitaldiak jakitera ematea.
-STEM: https://groups.etwinning.net/7619. 10.000 parte-hartzaile baino gehiagok osatutako ingelesezko taldea, Rafael Montero enbaxadoreak koordinatua. Maila guztietako irakasleen arteko topaleku izatea du helburu, beste irakasleekin nanoteknologiekin, IKTekin, astronomiarekin, Ikerkuntzan Oinarritutako Ikaskuntzarekin (Inquiry Based Learning, IBL) eta adimen anitzekin lotutako gaiak jorratu eta partekatzeko, bai eta bokazio zientifikoak, lankidetza eta azoka zientifikoak sustatzeko ere.
Hona hemen metodologia horrekin lan eginda emaitza arrakastatsuak lortu dituzten eTwinning proiektuen hainbat adibide:
Haur Hezkuntza
- STEAM Preschool Academy https://twinspace.etwinning.net/93479/home
Lehen Hezkuntza
Bigarren Hezkuntza
- La otra cara del arte. Sombras y luces del Siglo de Oro español. https://twinspace.etwinning.net/73494/home
- Women with conscience and science: Marie Curie. Looking for eTwinnio https://twinspace.etwinning.net/90484/home
- Oceans https://twinspace.etwinning.net/200988/home
Lanbide Heziketa
MOOC/Ikastaroak:
- “Metodología STEAM para docentes” MOOC ikastaroa https://javierkagil.wixsite.com/curso-stem-docentes
- “STEAM LEARNING” Euroinnova ikastaroa https://www.euroinnova.edu.es/curso-steam-learning#
- STEAM prestakuntza, Edelvives argitaletxearen aditu ikastaroa https://www.edelvives.com/es/info/formacion-steam
- Irakasleentzako STEAM prestakuntza-ikastaroa, IFETek (Teknologiaren Europako Prestakuntza Institutua) eskainia https://www.ifet.es/formacion-steam-para-profesores/
Ikastetxeetako jardunbide egokien adibideak:
Gainera, eTwinning-ek hainbat kit eskaintzen ditu gure proiektuak garatzea errazagoa izan dadin. Hona hemen, STEAM metodologiarekin lotuta dagoen bat:
STEMetik STEAMera
https://www.etwinning.net/es/pub/get-inspired/kits/kit.cfm?id=1322
STEAM proiektua ikastetxeetan
Zenbait ikastetxetan, STEAM proiektua Ikastetxearen Urteko Planean txertatzen da, nagusiki, ikasleen ikaskuntza zientifiko-teknologikoaren esperientzia hobetzeko, STEAMen eta diziplinartekotasunaren ikuspegia hobetzeko eta arlo horietako bokazioa areagotzeko. STEAM plana eskolan edo institutuan inplementatzearen adibide bat Zientzia Azokak dira, non tokiko edo probintziako mailan parte har daitekeen. IES Etxebarri BHIk Zientzia Azoka egiten du 2021az geroztik. Aurten erakusketaren gai nagusia Covid19 izan zen. 3. DBHko ikasleek (ikasmaila horretan ematen dira STEAM ikasgai guztiak) gaixotasunari buruzko aurkezpena egin zioten institutu osoari hainbat ikuspegitatik: Biologia (gaixotasun birikoak aztertzea, txertoak, zientzialariak), Fisika eta Kimika (NBEetarako materialak), Teknologia (3D inprimagailuarekin hidrogel-banatzaileak eta pantaila babesgarriak sortzea), IKTak (programazioa eta diseinua), Matematika (pandemiari buruzko estatistikak) eta Artea (maketak eta informazio-panelak egitea) ikuspegietatik. STEAM-AZOKA bideo honetan ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=RwtrqBZW60E
2021-22 ikasturtean proiektuarekin jarraitu da, eta kasu honetan aldaketa klimatikoa izan da STEAM irakasgaietan jorratu den ardatz nagusia. Bai Fisika eta Kimikan, bai Biologian maketak eta azalpen-posterrak egin dira, estatistiketarako Matematikak eta maketa horiek egokitzeko Arte Plastikoek lagunduta. Teknologian eta Informatikan 3D inprimagailua programatu zen aerosorgailuak eta zirkuitu itxiak eraikitzeko. Egindakoaren laburpen bat bideo honetan dago ikusgai: https://youtu.be/qQAI73AL210
Baliabide interesgarriak:
- STEAM aliantza, “Neskak zientzietan zutik” lelopean, 2022ko otsailaren 11n: https://www.educacionyfp.gob.es/ca/prensa/actualidad/2022/02/20220209-alianzasteam.html
- Zientziaren Azoka (Sevilla): https://feriadelaciencia.org/index.php/convocatorias/convocatoria-entidades-cientificas-universidades-y-empresas/
- Andaluziako Juntaren STEAM proiektua:https://www.juntadeandalucia.es/educacion/portals/web/transformacion-digital-educativa/proyecto_steam
- Bloga:https://blogsaverroes.juntadeandalucia.es/tde/proyecto-steam-investigacion-aeroespacial-aplicada-al-aula/
- STEAM proiektua: Ikasgelara aplikatutako robotika 2021/2022:https://blogsaverroes.juntadeandalucia.es/tde/proyecto-steam-robotica-aplicada-al-aula-2021-2022/
- STEAM proiektua: Ikasgelara aplikatutako ikerketa aeroespaziala 2021/2022: https://blogsaverroes.juntadeandalucia.es/tde/tag/steam/
- STEAM gaitasunei buruzko prestakuntza-proiektuak Gaztela-Mantxan: https://www.educa.jccm.es/profesorado/es/crfp/proyecto-formacion-competencias-steam
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako STEAM orria (baliabide-bankua, esperientziak, etab.): https://steamgune.euskadi.eus/es/inicio
- SCIENTIX:Home – Scientix
Ondorioa:
STEAMen helburu nagusia aldaketa metodologikoa lortzeko lan egitea da, ikasleen parte-hartze aktiboa ardatz duen ikaskuntza-prozesuan oinarrituta, manipulazio- eta esperimentazio-jarduerak eginez, jakintzagaiak diziplinartean integratzeko.
Ikasleak dira euren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren benetako protagonistak, eta arazoak ebatziz euren ezagutza eraikitzeko ardura dute. Horretarako, ezinbestekoa da galderak egitea, aztertzea, ikertzea, arakatzea, zenbatestea eta azken ondorio batera iristea.
Garrantzitsua da ikasleei hurbilekoak zaizkien arazoetatik abiatzea, euren adinarekin eta benetako premiekin lotuta daudenetatik, modu naturalean estimulatzeko eta ahalik eta inplikazio handiena lortzeko.
Horrela, ikasleengan ikerketarekiko eta aurkikuntzarekiko interesa piztuko dugu, mende honetako iraultza digitalerako beharrezkoak diren ezagutza- eta gaitasun-arloak garatuz.
Enbaxadoreak
Reglamento de protección de datos (información básica)
En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.
Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.
Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.
Normas de privacidad
NOMBRE DEL TRATAMIENTO
eTwinning participación.
FINALIDAD
Participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.
RESPONSABLE
Dirección General de Evaluación y Cooperación Territorial del Ministerio de Educación y Formación Profesional
C/ Alcalá, 34; 28014-MADRID.
DELEGADO DE PROTECCIÓN DE DATOS
Subdirección General de Atención al Ciudadano, Documentación y Publicaciones.
c/ San Agustín 5, 28014-MADRID
dpd@educacion.gob.es
PLAZOS O CRITERIOS DE CONSERVACIÓN DE LOS DATOS
Sus datos se conservarán durante el tiempo necesario para la tramitación y respuesta de su solicitud. Además, será de aplicación lo dispuesto en la normativa de archivos y documentación.
DECISIONES AUTOMATIZADAS
No se realizará toma de decisiones individuales automatizadas basadas en la información que usted nos proporciona.
PLAZOS O CRITERIOS DE CONSERVACIÓN DE LOS DATOS
Sus datos se conservarán durante el tiempo necesario para la tramitación y respuesta de su solicitud. Además, será de aplicación lo dispuesto en la normativa de archivos y documentación.
LEGITIMACIÓN O BASE JURÍDICA DEL TRATAMIENTO
El tratamiento es necesario para el cumplimiento de una obligación legal aplicable al responsable del tratamiento, artículo 6.1e) del RGPD, Reglamento UE 2016/679, y en la Ley 8/2013, de 9 de diciembre, para la mejora de la calidad de la enseñanza.
DESTINATARIOS
Departamentos de Educación de las CC.AA que llevan proyectos europeos, para distintas gestiones, como la tramitación de permisos ausencia del centro, envío de información relevante, etc.
DERECHOS
Puede usted ejercitar los derechos de los artículos 15 al 22 del RGPD que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio, presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.
AUTORIDAD DE CONTROL
La autoridad de control en materia de protección de datos personales es la Agencia Española de Protección de Datos (http://www.aepd.es).
CATEGORÍA DE DATOS PERSONALES
Los datos personales que se tratarán son los que figuran en el formulario que usted nos proporciona.