Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean

Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean

Enbaxadoreak

STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) metodologiak zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen ditu eta gure ikasleek modu praktikoan eta bizipenen bidez ikas dezaten du helburu. STEAMen bidez, haurrak gai dira benetan planteatutako arazoei aurre egiteko, baita beste trebetasun batzuk garatzeko ere, hala nola talde-lana edo analisi-gaitasuna.

Horrela lan eginda, ikasleek arazoei ingeniariak bailiran aurre egin diezaieten lortu nahi da, haien ezagutzak praktikan jarriz. Gainera, kontrako prozesua bilatzen da: benetako egoerak landuz jakintzagai zientifikoen edukiak askoz ere modu motibagarriagoan ikasteko aukera ematea. Horrela, ikaskuntzak luzaroagoan atxikitzen dira, bai eta egoera batzuetatik beste batzuetara transferitzeko gaitasuna ere. Funtsean, oinarrizko gaitasunen bidezko ikaskuntza askoz ere modu eraginkorragoan egiten da.

Metodologia:

 

Helburu orokorrak

Era honetako proiektuetan parte hartuz lortu nahi diren helburu orokorrak honakoak dira:

  • Zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, matematikaren eta artearen irakaskuntza/ikaskuntza modu bateratuan sustatzea, ezagutza-eremu itxi gisa sustatu beharrean.
  • Metodologia aktiboak garatzea, arazoetan eta erronketan oinarritutako ikaskuntza edo zerbitzuan oinarritutako ikaskuntza kasu, bai eta POI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) ere, STEAMek barne hartzen dituen gaietatik abiatuta.
  • Ikasleengan jakin-mina, esperimentazioarekiko eta garapen praktikoarekiko zaletasuna eta gai zientifiko eta teknologikoekiko interesa sustatzen duten jarduerak diseinatzea.
  • Digulgazio zientifiko, teknologiko eta artistikoa sustatzea, hezkuntza-komunitate osoaren interesa piztuko duten edukiak jorratzen dituzten materialak ekoiztuz.
  • Emakumezko ikasleei zuzendutako jarduerak diseinatzea, zientzietako eta ingeniaritzietako karrerei buruz duten ustea hobetzeko.
  • STEAM ingurunean talde-lana eta lankidetza sustatzea funtsezko euskarriak diren aldetik, eta lana behar bezala egiteko konpromisoa hartzea, banaka zein taldean.
  • STEAM gaitasunak garatzea irakaskuntza-curriculumaren barruan.
  • Ikasleei oinarrizko gaitasunak lortzen laguntzea, haien praktika pedagogikoaren ikerketa-metodologian oinarritutako ikaskuntza-bizipenak ezarriz.
  • STEAM gaitasunean pentsamendu kritikoa, kontzientziazioa eta integrazioa hobetzea.
  • STEAM karrerei buruzko genero-estereotipoak haustea, generorik gabeko tresnak eta estrategiak erabiliz.
  • Teknologia kalitatezko ikaskuntza sortzeko elementu erraztaile gisa erabiltzea, ikasleek teknologia erabiltzeko duten konfiantza eta gaitasuna areagotuz.

 

 

Gaitasunak:

STEAM gaitasunek honakoak barne hartzen dituzte:

  • Metodologia aktiboak erabiltzea.
  • Ikasleen alfabetatze zientifikoa eskola-etapa guztietan.
  • Metodo zientifikoa erabiltzea ikasleekin, hausnarketarako tresna gisa.
  • Iraunkortasun-balioak eta garapen iraunkorreko helburuak transmititzea.
  • Gaitasun analitikoa garatzea benetako arazoentzako konponbide berriak sortu eta bultzatzeko.
  • Sormena garatzea.
  • STEM irakaskuntza testuinguruan kokatzea eta STEAM proiektuak sortzea, konpondu beharreko benetako arazoak ardatz hartuta, STEM diziplinak gizarte-erronketara bideratuz.
  • Artea eta diseinua irakaskuntzan/ikaskuntzan integratzea, berrikuntzaren funtsezko elementu gisa.

 

Talde nabarmenak:

Une honetan, beste plataforma digital batera aldatzen ari gara; izan ere, jakina denez, eTwinning-ek eta School Education Gateway-k bat egin dute European School Education Platform berrian, eta 2022an, dagoeneko existitzen diren eTwinning Taldeak irauliko dira. eTwinning Live plataforman, bilatzailean “STEAM” edo “STEM” hitzak idaztean, erlazionatutako talde asko ateratzen ziren, baina jarraian aurkezten dizkizuegun biak (Eskola Hezkuntzako Europako Plataforman, laster migratuko dira izen berarekin, nahiz eta litekeena den haien hiperesteka aldatzea) eTwinning-eko kide gehien jarraitzen dituztenak dira, dinamismoa eta kalitatea direla eta:

– STEAM: diseinatu zientziaren etorkizuna eTwinning-ekin: https://groups.etwinning.net/157944 Gaztelaniazko taldea, 17.000 kidetik gora dituena, Abel Carenas enbaxadoreak moderatua eta eTwinning-en bidez zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika jorratzen duten hezkuntza-etapa guztietako irakasleen arteko topagune gisa sortua. STEAMi dagokionez dituen helburu nagusiak honakoak dira: jardunbide egokiak ezagutaraztea, irakasleekin lankidetzan aritzea, diziplina anitzeko proiektuak ezagutzea, sormena sustatzea, eta bai kanpoko bai taldekideen jarduerak eta ekitaldiak jakitera ematea.

-STEM: https://groups.etwinning.net/7619. 10.000 parte-hartzaile baino gehiagok osatutako ingelesezko taldea, Rafael Montero enbaxadoreak koordinatua. Maila guztietako irakasleen arteko topaleku izatea du helburu, beste irakasleekin nanoteknologiekin, IKTekin, astronomiarekin, Ikerkuntzan Oinarritutako Ikaskuntzarekin (Inquiry Based Learning, IBL) eta adimen anitzekin lotutako gaiak jorratu eta partekatzeko, bai eta bokazio zientifikoak, lankidetza eta azoka zientifikoak sustatzeko ere.

Hona hemen metodologia horrekin lan eginda emaitza arrakastatsuak lortu dituzten eTwinning proiektuen hainbat adibide:

Haur Hezkuntza

 

Lehen Hezkuntza

 

Bigarren Hezkuntza

 

Lanbide Heziketa

 

MOOC/Ikastaroak:

 

Ikastetxeetako jardunbide egokien adibideak:

Gainera, eTwinning-ek hainbat kit eskaintzen ditu gure proiektuak garatzea errazagoa izan dadin. Hona hemen, STEAM metodologiarekin lotuta dagoen bat:

STEMetik STEAMera

https://www.etwinning.net/es/pub/get-inspired/kits/kit.cfm?id=1322

 

STEAM proiektua ikastetxeetan

Zenbait ikastetxetan, STEAM proiektua Ikastetxearen Urteko Planean txertatzen da, nagusiki, ikasleen ikaskuntza zientifiko-teknologikoaren esperientzia hobetzeko, STEAMen eta diziplinartekotasunaren ikuspegia hobetzeko eta arlo horietako bokazioa areagotzeko. STEAM plana eskolan edo institutuan inplementatzearen adibide bat Zientzia Azokak dira, non tokiko edo probintziako mailan parte har daitekeen. IES Etxebarri BHIk Zientzia Azoka egiten du 2021az geroztik. Aurten erakusketaren gai nagusia Covid19 izan zen. 3. DBHko ikasleek (ikasmaila horretan ematen dira STEAM ikasgai guztiak) gaixotasunari buruzko aurkezpena egin zioten institutu osoari hainbat ikuspegitatik: Biologia (gaixotasun birikoak aztertzea, txertoak, zientzialariak), Fisika eta Kimika (NBEetarako materialak), Teknologia (3D inprimagailuarekin hidrogel-banatzaileak eta pantaila babesgarriak sortzea), IKTak (programazioa eta diseinua), Matematika (pandemiari buruzko estatistikak) eta Artea (maketak eta informazio-panelak egitea) ikuspegietatik. STEAM-AZOKA bideo honetan ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=RwtrqBZW60E

 

2021-22 ikasturtean proiektuarekin jarraitu da, eta kasu honetan aldaketa klimatikoa izan da STEAM irakasgaietan jorratu den ardatz nagusia. Bai Fisika eta Kimikan, bai Biologian maketak eta azalpen-posterrak egin dira, estatistiketarako Matematikak eta maketa horiek egokitzeko Arte Plastikoek lagunduta. Teknologian eta Informatikan 3D inprimagailua programatu zen aerosorgailuak eta zirkuitu itxiak eraikitzeko. Egindakoaren laburpen bat bideo honetan dago ikusgai: https://youtu.be/qQAI73AL210

 

Baliabide interesgarriak:

 

 

Ondorioa:

STEAMen helburu nagusia aldaketa metodologikoa lortzeko lan egitea da, ikasleen parte-hartze aktiboa ardatz duen ikaskuntza-prozesuan oinarrituta, manipulazio- eta esperimentazio-jarduerak eginez, jakintzagaiak diziplinartean integratzeko.

Ikasleak dira euren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren benetako protagonistak, eta arazoak ebatziz euren ezagutza eraikitzeko ardura dute. Horretarako, ezinbestekoa da galderak egitea, aztertzea, ikertzea, arakatzea, zenbatestea eta azken ondorio batera iristea.

Garrantzitsua da ikasleei hurbilekoak zaizkien arazoetatik abiatzea, euren adinarekin eta benetako premiekin lotuta daudenetatik, modu naturalean estimulatzeko eta ahalik eta inplikazio handiena lortzeko.

Horrela, ikasleengan ikerketarekiko eta aurkikuntzarekiko interesa piztuko dugu, mende honetako iraultza digitalerako beharrezkoak diren ezagutza- eta gaitasun-arloak garatuz.

Actualización del plazo límite para solicitar Sellos de Calidad Nacional 2022

Actualización del plazo límite para solicitar Sellos de Calidad Nacional 2022

Premios Europeos Sellos Europeos Sellos Nacionales

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Te comunicamos el plazo establecido para solicitar el Sello de Calidad Nacional eTwinning y en caso de recibirlo, poder participar en la próxima convocatoria de los Premios Europeos eTwinning 2023. Continuar leyendo

Proyectos ganadores de los Premios Europeos eTwinning 2022

Proyectos ganadores de los Premios Europeos eTwinning 2022

Premios Europeos

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Ya conocemos los proyectos ganadores y finalistas de los Premios Europeos eTwinning 2022. Este año tenemos representación de docentes españolas en los proyectos ganadores de todas las categorías de edad y además también somos finalistas en dos categorías. ¡¡Enhorabuena a todas las profesoras premiadas por el excelente trabajo realizado!! Continuar leyendo

eTwinning eta Lanerako Orientabidea

eTwinning eta Lanerako Orientabidea

Enbaxadoreak Proiektu aipagarriak

Orientabide terminoak, Hiztegi Batuaren arabera, zera esan nahi du: “Bidea aurkitzen lagun dezakeen argibidea; erabaki zuzena hartzen edo behar bezala jokatzen lagun dezakeen argibidea”.

Egunero, Lanbide Heziketako hezkuntza-taldeetan inplikatutako irakasleok informazioa ematen dugu, aholkatzen dugu, zuzentzen dugu, bideratzen dugu. Erreferentzia horien arabera: orientatzen dugu. Orientazio profesionala egiten dugu.

Badakigu oso garrantzitsua dela ikasleak prestatzea euren ibilbide profesionala kudeatzeko trebetasunak gara ditzaten. Horregatik, lanerako orientabide horretan funtsezko alderdiak dira gaitasunetan bidez ikastea, trebetasunak identifikatzearekin, lanbide-ikaskuntzako helburuak garatzearekin eta ibilbide pertsonala eta profesionala hobetzearekin zerikusia dutenak.

eTwinning-ek, proiektuen bidez, aukera ematen die gure ikasleei EBren funtsezko balioak integratzeko, autoezagutza-estrategiak ezagutzeko, prestakuntza-aukerak identifikatzeko eta lanbide-aukera berriak aztertzeko. Proiektuetan inplikatzeak eta jardueretan modu proaktiboan parte hartzeak etorkizuneko errealitate profesionalera gerturatzen ditu.

Ikaskuntza-bizipenen bidez, ikasleek honakoa lortzen dute:

  • Gaitasun digitaletan trebatzea.
  • Atzerriko hizkuntzetan duten interesa eta jarioa areagotzea beste herrialde batzuetako ikaskide eta irakasleekin komunikatu ahal izateko.
  • Autonomia eta beste trebetasun pertsonal eta sozial batzuk, bai eta harreman- eta komunikazio-trebetasunak hobetzea, lankidetza baita eTwinningen funtsezko zutabeetako bat.
  • Norberaren espezialitate profesionalarekin lotutako lan-ohiturak hartzea.
  • Ekintzailetza bizitzea norberaren enpresa-ekimena sustatzeko baliagarriak izan daitezkeen proiektu ekintzaileen bidez.
  • Muga profesionalak haustea.
  • Beste herrialde batzuetan prestakuntza- eta laneratze-aukerak identifikatzea.

Horrela bada, eTwinning laguntza-baliabide bat da. Batetik, irakasleentzat, proiektuetan parte hartzea sustatzen duelako; eta, bestetik, ikasleentzat euren prestakuntza-ibilbidea egiten laguntzen duelako. Baina, batez ere, etorkizunerako orientazioa eta proiekzioa ematen ditu.

 

Proiektu nabarmenak: 

COOKING AND SERVING:MY HOBBY,MY JOB

https://twinspace.etwinning.net/44455/home

 

ORFI RESTAURANT-OUR RESTAURANT FOSTERING INCLUSION

https://twinspace.etwinning.net/73390/home

 

R4H:Restaurant4Homeless

https://twinspace.etwinning.net/92651/home

 

Cook&Live 4 H3: Health, Heritage and Humanity

https://twinspace.etwinning.net/101603/home

 

CM: Clever Meals

https://twinspace.etwinning.net/124170/home

 

Show me your town  proiektua

(OLH Baso-Aprobetxamendua)

https://twinspace.etwinning.net/22835/home

 

Produktua Egutegia

https://www.yumpu.com/en/document/read/58955780/our-etwinning-calendar-project-show-me-your-town-2017

 

Novedades en la solicitud de Sello de Calidad Nacional

Novedades en la solicitud de Sello de Calidad Nacional

Reconocimientos eTwinning Sellos Nacionales

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

Os informamos de que el procedimiento para la gestión de las solicitudes de sello de calidad ha cambiado. Estos son los aspectos que tienes que tener en cuenta a la hora realizar tu solicitud de sello de calidad nacional. Estos aspectos han sido acordados por el SNA y los distintos representantes eTwinning en las CCAA. Continuar leyendo

Conoce los dos proyectos ganadores de los Premios Europeos 2021, con docentes españoles

Conoce los dos proyectos ganadores de los Premios Europeos 2021, con docentes españoles

Premios Europeos premios europeos 2021

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

A continuación os presentamos los vídeos de los proyectos ganadores de uno de los Premios Europeos 2021: Continuar leyendo

Premios Europeos eTwinning 2022

Premios Europeos eTwinning 2022

Premios Europeos

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

eTwinning reconoce todos los años proyectos europeos innovadores, integrados en el currículo, colaborativos, que aprovechan la tecnología y tienen una buena comunicación y difusión. Si crees que has participado en un proyecto internacional que reúne estas características, es el momento de plantearte la  participación en la convocatoria  de Premios europeos eTwinning 2022. El plazo de presentación de candidaturas empieza el 2 de noviembre y finaliza el 29 de noviembre.

Continuar leyendo

“ON THE SPOT” proiektua. Komunikabideak modu kritikoan kontsumitzea

“ON THE SPOT” proiektua. Komunikabideak modu kritikoan kontsumitzea

eTwinning-eko kit-ak

2021ean, Europako Batzordeak albiste faltsuen hedapenean, desinformazioan eta alfabetatze mediatikoan jarri nahi izan du arreta, eta gai hori, zalantzarik gabe, Europako herritar eta hezitzaile gisa dagokigu. eTwinning-en beti hartu dugu konpromisoa gure ikasleen pentsamendu kritikoaren garapenarekin, eta, hortaz, aukera bikaina da komunikabideen kontsumitzaile gisa dituzten gaitasunak hobetzeko proiektuak garatzeko.

 

2021eko gaia, Media literacy (alfabetatze mediatikoa euskaraz), abiapuntu hartuta, Jardín de Málaga  BHIk (Malaga) eta Koldo Mitxelena BHIk (Gasteiz) On the Spot (Gasteiz) proiektua landu zuten joan den ikasturtean, Ruseko (Bulgaria) Secondary School with Study of European Languages ikastetxearekin, Gragnanoko (Italia) IISS Don L. Milani di Gragnano ikastetxearekin eta Barcellona Pozzo Di Gottoko (Italia) IISS Medirekin batera. Lana 4. DBHko eta Curriculum Anitzeko Ingelesa irakasgaiaren helburu eta eduki kurrikularren barruan sartu zen, baina, horrez gain, beste arlo batzuetako parte-hartzea izan zuen hainbat unetan: Gaztelania eta Literatura eta Euskara (ikerketa-faserako), Ekintzailetza eta Enpresa Jardueraren eta Jarduera Plastikoaren Hastapena (logoak sortzeko), Matematika akademikoak (estatistika aztertzean) eta IKTak (produktu digitalak sortzeko).

 

Hona hemen mapa interaktiboa parte-hartzaileekin: ON THE SPOT

 

Proiektuaren helburuak honakoak izan ziren: 

 

-Alfabetatze mediatikoaren eta desinformazioaren kontzeptuekin ohitzea.

-Komunikabide analogikoen eta digitalen funtzionamendua ezagutzea, eta funtzio hori betetzen duten sare sozialei erreparatzea. 

-Informazio-kontsumitzaile kritiko bihurtzea, informazioa aztertzeko eta partziala edo iruzurrezkoa den identifikatzeko gai.

 

Gure lan-metodologiarako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) erabili genuen, irakasleei zein ikasleei egin genien hasierako galdera batetik abiatuta. “Komunikabideetan eta sare sozialetan albisteetan ikusten dugun guztia egia al da?”. Halaber, Ikerkuntzan Oinarritutako Ikaskuntza (IOI) erabili genuen, alfabetatze mediatikoaren arloan funtsezkoak diren kontzeptuei buruzko informazioa bilatzeko eta aztertzeko fase batekin.

 

Proiektua abiatu bezain azkar, kide guztiek hasierako ebaluazio batean parte hartu zuten: Horri esker, gure abiapuntua zein zen jakin genuen. Ikasleek infografietan laburbildutako analisian, jakin genuen zenbateraino ezagutzen genituen ikusi eta irakurtzen ditugun albisteen sortze-prozesua eta haien aurrean nola erreakzionatzen dugun.

 

Ohikoa denez, eta parte-hartzaile batzuentzat egiten zuten lehen eTwinning proiektua zenez gero, elkar ezagutzeko fase bat egin genuen hasieran izotzaldia urtzeko bi jarduerarekin: “Mystery schools”, gure ikastetxeak non zeuden jakiteko, JAMBOARDen informazioa partekatzeko jolas batetik abiatuta; eta “Who is who” klasikoa, non ikasle bakoitzak gainerako parte-hartzaileak identifikatu zituen eTwinning profiletatik —bakoitza irudikatzen zuten objektuekin egindako irudidunak—, ilustrazioak eta TwinSpace-ko foroetako elkarrizketak abiapuntu hartuta. Fase hau osatzeko, proiektuaren Europako bost eskualdeei buruzko (Andaluzia, Euskadi, Sizilia, Bulgaria eta Campania) aurkezpenak egin eta jolasetan aritzeko nazioarteko taldeak sortu genituen: Hemen ikus ditzakezu sortutako produktuetako batzuk: JOLASAK

 

Ondoren, gaiari buruzko orientazio-fase bati ekingo diogu, parte hartzen duten ikastetxe guztietan ikerketa bat eginez, Wakelet tresnarekin bildutako baliabideen banku batetik abiatuta. Horrela, hainbat kontzeptu berri ezagutuko ditugu, besteak beste: alborapen mediatikoa, desinformazioa, albiste faltsuak edo bot-ak. Ikasitako guztiarekin logoen lehiaketa bat hasi genuen bi fasetan, finalerdi bat ikastetxe bakoitzean eta nazioarteko final bat. Proiektuaren lankidetza-espiritua adierazteaz gain, sorkuntzek landutako kontzeptuak islatu behar zituzten, eta hala azalduta

 

Alfabetatze mediatikoari buruz eta albiste faltsuak hautemateko moduari buruz ikertu ondoren, ikasleek gaiari buruz eztabaidatu zuten talde nazionaletan. Gero, eskuratutako ezagutzekin, TwinBoard-en partekatuko ziren galderak idatzi zituzten, eta, era horretan, inkesta kolaboratibo bat sortu zuten, kide zen ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-komunitateak erantzun zuena. Emaitzen artean, bereziki aipatzekoak dira komunikabideen kontsumoa eta Europako hainbat herrialdetako gazteak sare sozialen bidez nola informatzen diren jakiteko egin genuen azterketa. Horrezaz gain, egiaztatu ahal izan genuen inkestatuen hirutik batek baieztatzen duela noizbait “fake news” batek engainatu zuela, baina % 99k identifika dezakeela albistea faltsua dela izenburu arraroagatik, egilearen anonimotasunagatik eta web-orriaren domeinuagatik.

 

Koldo Mitxelena BHIko ikasleak eTw-Train izeneko beste eTwinning proiektu batean parte hartzen ari ziren, eta albiste faltsuak hautemateko gida eleaniztun bat sortzeko gonbita egin ziguten. Gidak jolas-formatua du eta proiektuaren hizkuntza guztietan dago eskuragarri: ingelesez, gaztelaniaz, italieraz, euskaraz eta bulgarieraz. GIDA ELEANITZA.

 

Proiektuaren azken produktua egunkari digital bat da, albisteak egituratzen ikasi dugula erakusten duena. Ikasleek egunkari bat sortu zuten komunikabide batean argitaratuta ikusi nahiko lituzketen albiste faltsuekin, umore ukitu bat emanez eta sormena erabiliz. Ikasleei nazioarteko taldeetan albisteak sortzea proposatu genien, bi era desberdinetan. Aukera batean, ikastetxe bateko ikasleek albiste bat hasten zuten, eta beste ikastetxe batek amaitzen zuen, izenburu bat proposatuz eta erabilera askeko irudien baliabide-banku batetik ateratako argazki bat txertatuz. Beste aukeran, ikastetxe bateko ikasle kideek proposatu zituzten titularra, bost Wdun albistearen eskema (Nork, Noiz, Non, Zer eta Zergatik) eta argazki bat, istorioa beste ikastetxe kide batean kontatuko duen taldea inspiratzeko. Jakin nahi duzue zeri buruz idatzi zuten? Hementxe duzue gure ON THE SPOT FAKE NEWSPAPER

 

Egindako lanaren ebaluazioari dagokionean, hezitzailea, erabatekoa eta jarraitua izan zen, eta urtean zeharreko fase ezberdinetan inplikatutako eragile guztiak barne hartu zituen. Era horretan, proiektuaren hasieran genituen ezagutzak eta trebetasunak, indarguneak eta etorkizuneko edizioetan egin beharreko hobekuntzak identifikatzeko aukera izan genuen.

 

Proiektuaren emaitzek gure ikasleen eta nazioarteko kide artean izandako eragina erakusten digute; izan ere, komunikabideetako edukiak ebaluatzeko trebetasunak hobetu dituzte, alfabetizazio digital eta mediatikoa garatu dute eta pentsamendu kritikoa eta Europako hiritartasunaren zentzua ere garatu dituzte.

 

Proiektuaren orri publikorako esteka: ON THE SPOT 

Irudien iturriak: ON THE SPOT proiektuaren TwinSpace-a

Solicitud Sello Calidad Nacional.

Solicitud Sello Calidad Nacional.

Reconocimientos eTwinning Sellos Nacionales

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

¿Cuentas con varios proyectos eTwinning a lo largo del curso escolar? Presta atención porque esta información te interesa.

A veces nos encontramos con docentes que realizan varios proyectos en el transcurso del curso escolar y han solicitado Sellos de Calidad Nacional para todos ellos. Sin embargo, esto puede poner en duda la idea de lo que realmente es la calidad: una idea de proyecto bien pensada, investigada y planificada según los cinco criterios de la rúbrica de evaluación, con un papel claro para cada docente que participe.

Para poner en relieve la calidad de un proyecto, el proceso de solicitud ha cambiado y en el curso 21/22, para proyectos registrados desde el 01 de agosto 2021, sólo se evaluarán cuatro proyectos por docente. Esta es una decisión tomada a nivel europeo, y que por tanto afecta a todos los países participantes en el programa eTwinning. De este modo, aunque cada docente pueda participar en muchos proyectos, sólo se tendrán en cuenta cuatro. Así pues, te aconsejamos que lo pienses minuciosamente antes de presentar tu solicitud y escojas los proyectos que mejor se ajusten al concepto de calidad.

 

Porque somos ciudadanos, participemos

Porque somos ciudadanos, participemos

Proiektu aipagarriak

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

+Participatory Democracy, +Active Citizenship es un proyecto Erasmus+  que está siendo desarrollado por tres centros educativos europeos: el Agrupamento Escolas Camilo Castelo Branco (AECCB) de Famalicão, Portugal; el Siauliu Juliaus Janonio gimnazija de Siauliai, Lituania, y el IES Urbi de  Basauri, España. Continuar leyendo