Jarrai gaitzazu:
  •  
  •  
  • Search
    Close this search box.

    2019 eTwinning Sari Nazionala: “Traditional clapping games as a cultural bridge”

    eTwinning proiektua bi beharren ondorioz sortu da: alde batetik, errespetuaren eta tolerantziaren balioetan hezitzearen beharraren ondorioz; beste aldetik, lotzen gaituzten gauzetan pentsatzearen eta indibidualismoa alde batera uztearen beharraren ondorioz, horrela taldean lan egiten eta elkarrekin kolaboratzen ikasteko helmuga komunak lortzeko helburuarekin. Txalo-jolas tradizionalekin lan eginez lortu da elkartasun harremanak sortzea Europako ikastetxe ezberdinen eta ikasketa-arlo ezberdinetako irakasleen artean. Asko poztu gara ikustean ikasleek proiektuarekin gozatu eta nazioarteko taldeekin batera lan egiten ikasi dutela, eta hezkuntza-komunitateari elkarrekin lan egitearen abantailak erakutsi dizkietela ikustean ere bai.

    Traditional Clapping Games proiektuak 5 herrialdetako 6 ikastetxe (Grezia, Turkia, Frantzia, Espainia eta Italiako bi ikastetxe), 6 eta 12 urte arteko 126 ikasle eta 18 maisu-maistra batu ditu –horietatik 9 gure ikastetxekoak–.

    Proiektuan parte hartu duen diziplina anitzeko lantaldea: José Ramón Lozano, erlijioko irakaslea; Margarita Mateos eta Francisco Barroso, gorputz-hezkuntzako irakasleak; Juani Ciudad eta Esperanza Carreño, Lehen Hezkuntzako maistrak; Mª Trinidad Perez, ingeleseko irakaslea; Esther Labadiño, musikako irakaslea; eta Juan Antonio Rincón eta Luis Moreno, Lehen Hezkuntzako maisuak.

    Proiektu honen helburua klaseak interesgarriagoak eta motibagarriagoak egitea da, 2.0 web tresnak erabiliz jakintza-alor ezberdinak lantzeko txalo-jolasen bidez.

    Ikasleei asko gustatzen zaizkie abesti interaktiboak eta horien bidez koordinazioa, gorputz-espresioa eta erritmoa ikasi eta hobetu zituzten. Halaber, atazak nazioarteko taldeetan egin zituzten, era horretan, lankidetza eta berdinen arteko elkarlana sustatuz. Diziplina anitzeko proiektua da, eta musikaren, plastikaren, gorputz-hezkuntzaren eta ingelesaren alorrak landu ziren bertan. Oinarrizko konpetentzia guztiak proiektuaren parte izan dira, batik bat konpetentzia digitala, komunikazio linguistikoa atzerriko hizkuntzan, ikasten ikasteko konpetentzia eta kontzientzia eta adierazpen kulturalen konpetentzia. Oinarrizko zeregin batzuetatik eta linea orokor batzuetatik abiatuz, gure proiektuak taldeen sorkuntzari eman dio lekua. Ikasleek erabaki dute nola antolatu zereginak, nola gauzatu eskulanak eta zer mugimendu egin txalo-jolasak sortzeko, besteak beste. Eskuek eta eskuekin egin daitezkeen gauza guztiek bideratu dute gure proiektua. Horiei esker, artelan eta artista ospetsuak ezagutzera eman dira eta sorkuntza erabili da taldeen arteko interakzioen bitartekari gisa.

    https://www.thinglink.com/scene/1047506556788146178

    Irakasleek modu naturalean barneratu dute teknologia gelan, horrela saioak eraberrituz eta ikasketa jakintza arlo isolatuetan zatituta ez dagoen zerbait jarraia bihurtuz. Hitz batez, irakasleen eta ikasleen arteko elkarlanak sormena eta berrikuntza pedagogikoa sustatzen ditu.

    Aurreko proiektu batean jakintza-arlo ezberdinak landu genituen diziplinarteko era batean, eta gure oraingo proiektu hau aurreko proiektu hartatik abiatu zen. Kide bakoitzak bere agentzia nazionalaren hobekuntza-proposamenak ekarri zituen, eta aurreko udan burututako elkarlaneko lan bati esker, proiektu hau sortu zen. Proiektu honen emaitzak espero baino hobeak izan dira.

    Ikasleek sortutako materiala edozein hezkuntza-mailatan erabil daiteke eta material berria sortzeko inspirazio gisa balio dezake. Proiektuaren webgune bat sortu zen garatutako jarduerak jakitera emateko eta erabiltzeko: https://sites.google.com/portogaribaldi.istruzioneer.it/traditionalclapping/activities/traditional-clapping-games . Gainera, gure ikastetxearen eTwinning blog-ean http://euromontijanos.blogspot.com/search/label/eTwinning2017%2F2018 jardueren garapena eta proiektuaren ebaluazioa ikus daitezke.

    Ebaluaketa oso garrantzitsua da etorkizuneko proiektuak hobetzeko eta ikusteko proposatutako helburuetara iritsi garen edo ez. Bideo honetan entzun daitezke nazioarteko taldeen kide izan ziren Espainiako ikasle iritzia (0:56 minutua):

    https://youtu.be/0tmoNLS6XmA

    Gure ikastetxearentzat, eTwinning inspirazio-iturria da. Poliki-poliki egin dugu aurrera, hobetzen eta eTwinning bidez jabetzen gure ikastetxea ez dagoela lau hormez giltzaperatuta, baizik eta Europara eta bidezkoago nahiz berdinzaleago den gizarte baterako bidea elkarlana eta lankidetza direla pentsatzen duen edonori irekita dagoela. Urte hauetan jasotako ezagutzak irakasle gehiago bultzatu ditu eTwinning bere egitera, eta gure autonomia-erkidegoan geroz eta gehiago balioesten den gure ikastetxeari prestigioa emateko balio izan du ere bai. Bereziki, ezagutza horrek gure ikasleen oinarrizko konpetentziak modu motibagarrian eta berritzailean garatzen lagundu du.

    Bisitatu TwinSpace nazioarteko taldeekin egin ditugun jarduerei buruz gehiago jakiteko: https://twinspace.etwinning.net/46569/home

    ETWINNING ZURE EGIN!!

    Artikulu hau proiektuan parte hartu zuen diziplina anitzeko taldeak idatzi du.

    Irudien iturria: Elaborazio propioa

    Azken sarrerak
    KALITATE ZIGILU NAZIONALAK – EPEMUGA BERRIA/ SELLOS DE CALIDAD NACIONALES – NUEVA FECHA LÍMITE
    March 2024
    Prototipo de proyecto "Festival de cine"
    September 2023
    Prototipo de proyecto 'Regreso al futuro'
    September 2023
    eTwinning-eko proiektu bat Google Docs-en bidez planifikatu
    September 2023
    Garrantzia
    Sin categoría
    Maiz etiketak
    Enseñanza Primaria

    Erlazionatutako mezuak

    Premios ITE 2023
    22/09/2023
    Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean
    22/09/2023
    eTwinning, guztiontzako eskol-arrakasta
    22/09/2023

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Iragazkiak

    Iragazi adinaren arabera
    Iragazi adinaren arabera
    Estatu
    Herrialdea
    Skip to content