Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako praktika onen adibideak eTwinning proiektuen Kalitate Zigilua ematerako orduan dauden 6 irizpideetarako.
Nabarmendu beharreko lehenengo funtsezko ideia honakoa da: eTwinningen barruan dauden eskolen kolaborazio proiektu guztiek, inplikatutakoek (bereziki irakasleak eta ikasleak) ahalegin eta lan izugarria egitea eskatzeaz gain, ikasgelan ematen diren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak lagundu eta indartzen dituzte. Gainera, parte hartzen duten irakasle eta ikasleentzat oso motibagarria da.
Hainbat arrazoirengatik gailentzen diren proiektuak identifikatzeko asmoz (lana, ahalegina, elkarlana, IKTen erabilera, berrikuntza, etab.) Kalitate Zigilua dago: jarduketa honen parte diren 41 lurraldeentzat aldez aurretik ezarri diren 6 kalitate irizpide komunak betetzen dituzten eTwinning proiektuei egiten zaien aitorpen bat. Ebaluazio irizpide hauei buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.
Espainiako hezkuntza sistemaren etapa bakoitzak bere ezaugarriak, indarguneak, erronkak eta zailtasunak ditu. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapei dagokienez, artikulu luzeago eta espezifikoagoen aurrerapen moduan, dokumentu honetan Kalitateko Zigiluen 6 ebaluazio irizpideetarako erreferentzia eta inspirazio moduan erabilgarriak izan daitezkeen proiektu eta ideien zerrenda labur bat azaltzen da, zeinak etorkizunean eTwinning proiektuetarako baliagarriak izan daitezkeen. Halaber, irizpide bakoitzerako esteka bat ematen da, dagoeneko Espainiako eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalaren web orrian dagoen artikulu batera daramana. Helburua irizpide bakoitzerako ahalik eta informazio gehien ematea da.
1. Berrikuntza pedagogikoa eta sormena
- Haur Hezkuntza. Praktika onen adibidea: Fairy Yoga
- Lehen Hezkuntza. Praktika onen adibidea: Looking for Beau and Delfi
2. Integrazioa ikaskuntza-planean
- Lehen Hezkuntza. Praktika onen adibidea: Are you ready to live in the 21st Century?
3. Kide diren ikastetxeen arteko komunikazioa eta interakzioa
- Haur Hezkuntza. Praktika onen adibidea: Storytelling with Lego
- Lehen Hezkuntza. Praktika onen adibidea: Looking for Beau and Delfi
4. Kidetutako ikastetxeen arteko kolaborazioa
- Haur Hezkuntza (proiektuaren txartel bat elkarrekin egitea). 1. adibidea: We love Europets. 2. adibidea: Origami
- Lehen Hezkuntza (liburu digital bat elkarrekin egitea). Praktika onen adibidea: DIXIT collaborative story/historie collaborative
5. Teknologiaren erabilera
- Haur Hezkuntza. Praktika onen adibidea: Your digital life
- Lehen Hezkuntza. Praktika onen adibidea: El laberinto de las palabras
6. Emaitzak, inpaktua eta dokumentazioa
- Emaitzak jasotzea
- 1. adibidea: ¿Conoces este cuento?. 2. adibidea: DIXIT collaborative story
- Kanpoko web orria. 1. adibidea: Read the World. 2. adibidea: WIX orrialdea (Are you ready to live in the 21st century?)
- Proiektuaren dokumentazioa (bereziki bertako ikasleen zeregina)
- Hezkuntza-erkidegoak proiektua ebaluatzea
- Ebaluazio-errubrikaren erabiltzea
- Proiektua zabaldu eta jakinaraztea (ikastetxearen web orria, kanpoko bloga, bertako prentsa, mintegia edo jardunaldiak, sare sozialak, etab.)