Jarrai gaitzazu:
  •  
  •  
  • Search
    Close this search box.

    Fairy Yoga. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

    Fairy Yoga eTwinning proiektu honetan haurrentzako yoga Haur Hezkuntzako ikasgelako lanerako eta jardueretarako inspirazio iturria da. Espainia, Italia, Turkia, Eslovakia, Polonia eta Georgiako ikastetxeek hartzen dute parte proiektuan. Yoga praktika jarduera ludiko moduan azaltzen da, zeinetan ikasleak soinu eta animalien izenei atxikitako postura batzuen bidez bere malgutasuna eta koordinazioa hobetzen duen. Proiektukideen artean komunikazio ona nabaritzen da, eta horrek ahalbidetzen du lan ongi planifikatua izatea eta hasieran proposatutako helburuak betetzen dituzten emaitza batzuk lortzea. Nabarmentzekoa da proiektuan yogaren arloan adituak direnen parte-hartzea; zuzenean ematen diete aholkua irakasle partaideei eta haiekin zuzenean egiten dute lan. Azpimarratu beharrekoa da halaber familien egiteko aktiboa, ikasleekin batera ari izan dira proiektuko jardueretan eta etxean egindako praktikak grabatu dituzte. Azken buruko produktu guztiak eskura daitezke proiektuko TwinSpace-an, Facebook-eko orri batean eta ikastetxeko web orrian bertan. Azkenik, proiektuari egindako azken ebaluazio xehea nabarmendu behar dugu: inkestak, galdekizunak, irakasleentzako soinatu-fitxategiak eta ikasleentzako koloreztatzeko fitxak bildu dira.

    Fuensanta León Morenok, Escuela Barrufet (Sant Boi de Llobregat) ikastetxean proiektu koordinatzailea denak bere ikastetxean proiektuaren helburu eta emaitzak zein diren eta zer-nolakoak diren deskribatzen digu, eta esperientzian aktiboki parte hartu duten ikastetxeko ikasle, guraso eta lankideen iritzi interesgarriak dakarzkigu.

    Proiektuaren helburuko eta emaitzei buruz

    Proiektu honi ekin genionean helburu hauek planteatu genizkion geure buruari:

    • Neskato-mutikoak yoga saioetan hasi eta yoga eginez diberti zitezen lortu
    • Gaitasuna garatzen laguntzeko beren burua deskubritzeko metodo bat eskaini
    • Trebetasun sozialak bultzatu
    • Sormena eta irudimena sustatu
    • Auto-estimua hobetu
    • Metodologia berriak arakatu
    • Ingeles komunikaziorako tresna garrantzitsua dela sentitzen has daitezen lagundu
    • Familien parte-hartzea indartu beren seme-alabekin yoga jarduerak konpartituz
    • IKTak erabili familien eta beste ikastetxe batzuen arteko komunikaziorako bitarteko moduan

    Emaitzak oso positiboak izan dira alde guztietatik begiratuta ere.

    Gure ikasleek yoga saioetan parte hartu ahal izan dute beste herri batzuetako neskato-mutikoekin batera.

    Fairy Yoga sesión Skype

    Hizkera batzuekin eta besteekin esperimentatu dute (plastikoa, musikala, gorputz-hizkera, ikus-entzunezkoa, matematikoa…) eta sormena eta irudimena sustatu horrela. Oso pozgarria da kantak abesteko gai direla ikustea eta gai direla halaber landutako posturen izenak ingelesez esateko.

    foto collage 1 fairy yoga

    Positiboki baloratzen dugu, era berean, familiek aktiboki parte hartu izana eta beti proiektu honen alde egin izana.

     familia_fairy_yoga

    Gure ikasleek ezagupen handiagoa eta autonomia pertsonal handiagoa izatea lortu dugu, taldeko dinamika hobea, metodologia berriekin esperimentatu ahal izan dugu, IKTen erabileran ohitu gara eta lankidetzan hasi ere bai, guztiok elkarrekin yoga praktikatzea ahaztu gabe.

    fairy_yoga_juego_peluche

    Proiektua garatzen ongi asmatutakoak, izandako akatsak eta zailtasunak

    Proiektuari ekin genionean topatu genuen zailtasunetako bat zera izan zen, gaur egun ikasgeletan yoga egiten esperientzia gutxi daudela. Bidea urratzen hastea zen, eta horrek neskato-mutikoekin yoga praktikatzeari buruzko bibliografia bilatzera eraman gintuen; oso lagungarri izan zitzaigun horretan beste proiektukide europarrek konpartitu zuten material guztia. eTwinning topatzeak proiektuari ekitea eta esperientziak trukatzea ahalbidetu zigun.

    fairy_yoga_asamblea

    Lankidetza beharrezkoa izan da proiektuaren funtzionamendu onerako. Guztiok egin genuen geure ahalegina funtziona zezan eta helburuak bete zitezen. Ohiz besteko bilera asko egin behar izan ditugu saioak antolatzeko, baliabide pertsonal eta teknikoak, ebaluazioa egiteko, etab. Erronketako beste bat bideokonferentziak izan ziren, horietako batzuetan arazo teknikoak izan baikenituen, gure TAC koordinatzailearen laguntzaz eta geure eskarmentuaz konpondu genituen arazoak.

    Lehen aldia zen gure zikloan familiei bideoak edo argazkiak ekarriz proiektu batean parte har zezaten eskatzen zitzaiena, ez baikenekien oso ongi hori nola aterako zen; azkenean, ordea, erabateko arrakasta izan zen. Nabarmendu nahi nuke hemen beti izan dugula zuzendaritza-taldearen eta Haur Hezkuntzako Taldearen laguntza handia.

    Proiektuak oro har ikastetxean izan duen eraginaz

    “Fairy Yoga” inplikatu diren ikastetxeetako metodologietan eragin handia izan duen proiektu iraunkorra da. Edozein ikastetxetako kurrikuluan erraz txerta daitezkeen jardueren bidez iritsi dira planteatutako helburuak. Proiektu honetan parte hartzeak hurrengo ikasturteetan yoga ikastetxeko Haur Hezkuntzako kurrikuluan sartzea planteatzeko aukera eman du; ikasturte honetan LH4an egiten ari dira eta hurrengoan LH5ean egingo da.

    fairy_yoga_practice

    Erabilitako gaiek (peluxezko animaliak, Eduyoga karta-jokoa, yogako gure maitagarria) jarduerak egiteko eta ingelesezko hiztegi berria ikasteko motibatzea erraztu dute. Gure neskato-mutikoak oso pozik etortzen ziren yoga saioetara, eta lortu dugu ingelesezko beren lehen hitzak eta kantak ikas ditzaten.

    Komunikazioa errazteko bideokonferentzia eta bestelako jarduerek berdinen arteko elkarreragina ahalbidetzen dute. Gure ikasleek asko gozatu dute proiektu guztian zehar, baina bereziki gozatu dute bideokonferentziak egin direnetan, horietan ikus baitzitzaketen beren lagun europarrak eta haiekin solasean jardun eta yoga ariketak egin.

    sesión Skype Fairy Yoga

    IKT tresnak jarduera bakoitzean sartzeak ikerketarako eta lankidetzarako aukera zabal-zabala eskaini digu, eta isla garbia izan du irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen hobetzean.  Ikasleek era berri batean ikasi dituzte gauzak, IKTak naturaltasunez eguneroko jardunean txertatuz.

    Familia gehienek gure proiektuan parte hartzea lortu dugu, eta beren etxeetan ere yogan ari izan dira beren seme-alabekin.

    Fairy_yoga_en_familia

    Gurekin konpartitu ditu yoga irakasten bildua duen eskarmentua eta gauzak egiteko bere gaitasuna Aurora Fernández Gutiérrezek, gure ikastetxetik at jarduten duen pertsonak. Urtero etorri ohi da proiektua ixtera eta berak egiten du yoga klasea gure neskato-mutikoekin. Bera etorri zaigu halaber ikasturte honetan zehar klaustro osoarekin yoga saioak egitera.

    Aurora_Fairy_Yoga

    Azkenik, adierazi nahi nuke hemen gaur egun badagoela klaustro osoan ardura eta kezka bat, eta oso garbi duela klaustroak hezkuntza hobetu egiten dela lankidetzarekin, elkarren arteko trukearekin eta elkarrengandik ikasiz: ikasleen artean, maistru-maistren artean eta gizarteen artean.

    Yoga con el claustro

    Proiektu hau eTwinning 2016 Sari nazional errekonozitu izanaz

    Oso esperientzia positiboa izan da, eTwinning plataforma bikain honetan erabiltzaile hasi berria izan naizen honentzat. Nik neuk esan beharra dut proiektu honi egin zaion errekonozimendua oso pozgarria izan dela, eta nire amets profesionaletako bat beteta ikusi dudala, hots, yoga gure ikasgeletan sartzea. Eta lortuko dugu pixkanaka yoga hezkuntza aldaketarako elementu bezala ikustea, gure ikasleei beren gaitasunak errespetua, tolerantzia eta elkar ulertzean oinarritutako marko batean garatzen lagunduko dien aldaketa positiboko elementu bezala.

    fairy yoga_actividad_grupal

    Ilusio handiz burutako lanari egindako errekonozimendua da, norberaren atsedenerako ordu asko emandako talde-lanari, aurrekontuetan egindako murrizketek beren lanbidea maite duten eta beren lanbideaz gozatzen duten profesional askoren ilusio gaitasuna oraindik ere gutxitzea lortu ez duten une honetan egindako lanari.

    Iritziak

    Derek Martínez Boch (3 urte)

    Niri asko gustatu zait lehoiaren eta txakurraren posturak egitea.

    Paula Molina Martínez (3 urte)

    Yogaren maitagarriak ekartzen zituen ezusteko opariak gustatu zaizkit gehien.

     

    Fairy Yoga Hada

    Souad Bobouh (LH3ko mutiko baten ama)

    Jarduera positiboa dela uste dut, aukera ematen baitu bai gorputza bai burua lantzeko, malgutasun handiagoa ematen du, eta ikasleak erlaxatzen eta lasaitzen ditu. Neskato-mutikoak sortzaileago sentiarazten ditu. Etxean nire seme Akranek yoga egin dezagun eskatzen dit, eta egiten ditugu posturetako batzuk; oso gogoko ditu.

    Javier Huertas eta Ana Castro (LH3ko mutiko baten gurasoak)

    Ikastetxean egin duten lehen ikasturte honek gauza mordoa aurkitzea ekarri die neskato-mutikoei: emozioak, jokoak eta Fairy Yoga klaseak izan dira aurkikuntza handi horietako batzuk. Zehazki esateko, Gerardentzat dantzan egiteko beste era bat izan da, animaliak ikasiz, psikomotrizitatea ikasiz, eta bestelako gauza bat ere bai: ingelesa.

    Gerard oso motibatuta dago. Uste dugu hizkuntzaren ikasketa hori musika eta yogarekin batera egin ahal izatea izan dela gako nagusia, esaterako, “butterfly” bezalako hitzak bere ohiko hiztegian txertatzea lortu du, eta hasiera batean ez zekizkien hitzak erabiltzeko beldurra galtzea ere bai. Gaur den egunean gure semeak ez du batere beldurrik ingelesezko kantak abesteko, entzuten dituen soinu eta ahoskatzeak imitatuz. Gure iritziz, erabateko arrakasta izan da.

    Eugenia Fernández Rodríguez (Escuela Barrufet ikastetxeko zuzendaria)

    Aspaldi da zuzendaritza-taldean Emozio Hezkuntza zeharretara ikastetxeko kurrikuluan sartzea garrantzizkoa zela pentsatzen genuela. Fairy Yogaren esperientziaren ondotik egiaztatu ditugu ekarri dituen onurak eta oso pozik eta harro gaude lortu diren emaitzekin.

    Esther Rodríguez Serradilla (Ingeles irakaslea, maistra, eta proiektukidea)

    “Fairy Yoga” erronka eta aukera izan da aldi berean. eTwinning-i esker yoga egin ahal izan dugu, ingeles hiztegia sartu eta beste hizkuntza batzuk entzun. Bereziki baloratzen dut ohartu izana egin ditzakegula elkarrekin egin zitezkeela ere inoiz pentsatu ez genuen gauzak:

    Esperanza Hernández Burcio (LH3ko irakasle maistra, eta proiektukidea)

    Beste maistra batekin ikasgelan esperientzia konpartitzea aberasgarria da eta oso positiboa, gutxitan izaten baitugu aukera bizi izan ditugunak konpartitzeko. Ikasleek gozatu dute, eta ondorioz, beren familiak parte hartzera eta laguntzera bultzatu eta behartu dituzte. Poz-pozik nago Fairy Yoga egiten jarrai dezakedalako.

    Proiektuko emaitzetarako lotura

    -TwinSpace-a

    http://twinspace.etwinning.net/2114/home

    -Blogger

    http://estherrsbcn.blogspot.com.es/

    -Fairy Yoga egin ondorengo aldizkaria

    http://www.calameo.com/read/0045765221cab1509faea

    -LH4an jarraipena: English and Yoga in P-4

    https://sites.google.com/a/xtec.cat/barrufets-english-zone/general-activities/englishandyogainp-4

    -Bideo laburpena

    https://vimeo.com/168655717

    – “E-eduquem” aldizkari digitalek artikulua (23. orrialdea)

    http://plataformaeduca.es/revista/otono2015/eduquem_otono_2015_hoja.pdf

     

    “FAIRY YOGA” PROIEKTUA

    Escuela Barrufet ikastetxea (Sant Boi de Llobregat)

    Haur Hezkuntza

    Esther Rodríguez Serradilla

    Esperanza Hernández

    Fuensanta León Moreno

     

    Azken sarrerak
    KALITATE ZIGILU NAZIONALAK – EPEMUGA BERRIA/ SELLOS DE CALIDAD NACIONALES – NUEVA FECHA LÍMITE
    March 2024
    Prototipo de proyecto "Festival de cine"
    September 2023
    Prototipo de proyecto 'Regreso al futuro'
    September 2023
    Booky's Books for you
    September 2023
    Garrantzia
    Sin categoría
    Maiz etiketak
    Enseñanza Primaria

    Erlazionatutako mezuak

    Premios ITE 2023
    22/09/2023
    Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean
    22/09/2023
    eTwinning, guztiontzako eskol-arrakasta
    22/09/2023

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Iragazkiak

    Iragazi adinaren arabera
    Iragazi adinaren arabera
    Estatu
    Herrialdea
    Skip to content