22 de September de 2023

eTwinningen erregistroa pertsona fisikoek egiten dute, irakasleek indibidualki. Irakasle baten erregistroa irakasten duen ikastetxera lotuta dago.

Erregistroak hiru fase ditu:

  • Aurreinskripzioa
  • Posta elektroniko bidezko mezua
  • Datu profesionalei buruzko galdetegia betetzea.

1_Fasea:

1.- Sakatu bi esteka hauetako bat:

  1. Atari nazionala:  www.etwinning.es
  2. Europako ataria:  www.etwinning.net

2.- Bilatu Erregistroa/Izen-ematea ikonoa:

atari nazionala

Europako ataria

3.-Sakatu epigrafe hauetako bat eta AURREINSKRIPZIOA orrialdera eramango zaitu. Bertan, galdetegi motz hau izango duzu:

0_3

Osatu eremu guztiak (izen-abizenak, posta elektronikoaren helbidea, erabiltzaile-izena*, pasahitza….) eta ez ahaztu behealdean dagoen lauki gorria aukeratzeaz. SUBMIT/BIDALI botoia agertuko da, bertan sakatu.

*Kontuan izan gero ezingo duzula erabiltzaile-izena aldatu.

2_Fasea:

4.- Aurreinskripzioa osatu eta gero, idatzi duzun posta elektronikoaren helbidean mezu bat jasoko duzu. Mezuak esteka bat izango du:

0_4

3_Fasea:

5.- Sakatu esteka hori, leiho bikoitz bat agertuko da. Bertan, hainbat galdetegi osatu behar dira. Ikastetxeari* buruzko eta zure zeregin profesionalari buruzko datuak eman behar dituzu. Lehenago erabiltzaile batek ikastetxea dagoeneko erregistratu badu, agertzen den zerrendan aukeratu ezazu.

0_5**Eskura izan ikastetxearen kodea, ikastetxearen posta elektronikoaren helbidea, zuzendariaren posta elektronikoaren helbidea, webgune instituzionalaren helbidea, ikastetxearen telefono zenbakia.

 

6.- Galdetegiak osatu eta gero, plataforman sartu*** ahal izango duzu aurreinskripzioan aukeratu zenituen erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin.

***Epe mugatu batean sartu ahal izango duzu. Erregistroa baliozkotu behar da. LZN-ak egiten duen barne-prozesua da hori.


 


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


Go to Top Skip to content