Interesteen T.E.A.M.

Interesteen T.E.A.M.

Interesteen T.E.A.M 16-19 urtekoen mailan 2016ko sari nazionalen deialdian saritutako proiektu bat da. Ingelesezko Europako aldizkari digital bat sortzean datza. Aldizkariak Espainiako eta nazioarteko berriak jaso zituen eta Espainia, Italia, Grezia eta Turkiako ikastetxeen artean egin zen. Helburu nagusia ingelesean konpetentzia komunikatiboa garatzea da gaurkotasunaren ikerketa eta analisi lan baten bidez testuinguru historiko eta geografiko baten barruan. Carmen Melladok, Albert Einstein BHIaren (Sevilla) proiektuko koordinatzaileak, proiektuaren garapenaren faseak azaltzen dizkigu.

2014ko urrian Sevillako Albert Einstein BHIko arlo linguistikoetako eta ez linguistikoetako hiru irakasle 1. eta 2. Batxilergoko ikasleentzako proiektu integratu batekin hasi ginen. Proiektu honetan bigarren hezkuntzako bost ikastetxetako 14 eta 18 urte bitarteko ikasle eta irakasleek era aktiboan parte hartu zuten. Gure helburu nagusia komunikazioa, nazioarteko harremana eta aldizkari digital bat sortzeko informazioa bilatu eta biltzeko, datuak aztertzeko eta artikuluak prestatu eta argitaratzeko beharrezkoak diren tresna digitalen erabilera sustatzea da. Azken emaitza “Interesteen T.E.A.M.” aldizkari digitalaren bi zenbaki argitaratzea izan zen. Aldizkaria Europako bost lurraldetako ikasleek taldeka sortu zuten eta ingelesez idatzi zuten. Bertan, parte hartu genuen lurralde ezberdinetako kulturak alderatu genituen eta gure munduari eragiten dioten arazoak ikuspegi ezberdinetatik landu genituen. Europako kideen laguntza izan genuen eta aldez aurretik egin genuen “Interesteen: an on-line magazine for cultural exchanges” izeneko proiektuaren esperientzia ere bai –proiektu hori sari europarretan finalista geratu zen 12-15 urte bitarteko kategorian 2015. urtean-. Horrek gure lana asko erraztu zuen. Ikasleak lan egiteko motibazio handiagoa zuten eta talde-lana hobe antolatu zen.

magazine 2 interesteen

Proiektu hau atazakako lanaren, arazoak ebazteko kolaborazio aktiboaren eta ikaskuntza adierazkorraren printzipioetan oinarritzen da, eta protagonistak irakasleek uneoro gidatzen dituzten ikasleak dira. Ikaskuntza benetakoa izan zedin, gure ikasleen interesekin lotutakoa eta ikasgelan eta handik kanpo eman zedin saiatu ginen. Ikasleek erabakiak hartu behar izan zituzten, esaterako, gure aldizkarian sar genitzakeen artikulu, argazki eta gaiak aukeratzea, eTwinning plataforma kolaboratiboak eskaintzen duen inguru birtualeko solasguneetan eta foroetan haien iritzia eman behar izan zuten, irakasleek gidatu zituzten artikuluei zein ikuspegi eman behar zieten iradokiz, beti originaltasuna, sormena, pentsamendu kritikoa eta egile-eskubideak aitortzea bilatuz.

Proiektu honen bidez gure ingeleseko eskolari eta atzerriko hizkuntza honetan emandako arlo ez linguistikoei ikuspegi komunikatiboa eman genien, autonomia eta adierazpen askatasuna bultzatuz, hizkuntza testuinguru erreal batean eta ikasgelan eta handik kanpo ikastea erraztuz. Hau da, ikuspegi metodologiko honek hein handi batean gure ikasleek XXI. mendeko herritarrak izateko behar dituzten gako konpetentziak garatu zituen.

 

 

Hauek dira gure curriculumean integratu eta landu genituen trebetasun nagusiak:

  • Atzerriko hizkuntzan komunikatzea: ikasleek ingelesean zituzten gaitasun linguistikoak hobetu zituzten. Batetik, ulermena, ikaskideen iritziak eta artikuluak irakurriz. Bestetik, idazmena, iritziak idatziz eta aldizkarirako artikuluak antolatuz eta idatziz. Hori guztia, atzerriko hizkuntzaren arloan eta batxilergoko proiektu integratuaren barruan, era dinamiko eta interaktiboan.
  • Konpetentzia digitala: web 2.0 aplikazioak, Twinspace inguru birtualeko komunikaziorako eta argitaratzeko tresnak (foroak, wikiak, bloga, solasgunea). Proiektu honekin tresna digitalen bidez eta era kritiko batean ikertzeko eta informazioa bildu, prozesatu, aztertu eta erabiltzeko gaitasunak sustatu genituen.
  • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia: Ikasleak testuinguru adierazkor eta erreal batean komunikatu ziren, haien ikaskideen iritziak errespetatuz eta kritika eraikitzaileak eginez. Kulturen arteko antzekotasun eta ezberdintasunez kontziente izan ziren eta, era horretan, guztien artean identitate europar bat osatu zuten.
  • Ikasten ikastea: Ikasleek haiei hurbilak zitzaizkien gaiak landu zituzten eta proiektuaren protagonista sentitu ziren, zuten autonomia eta konfiantza areagotuz, norberaren iritziak adieraziz, eta komunak ziren helburu batzuk lortzeko taldean lan eginez, antolatuz, negoziatuz eta lagunduz. Halaber, proiektua eta haiek eta ikaskideen egindako lana ebaluatzeko aukera izan zuten eta hobetzeko proposamenak egin zituzten.
  • Ekimena eta ekintzailetzarako grina: Gure ikasleen pentsamendu kritikoa, sormena, ekintzailetza, erabakiak hartzea eta arazoen ebazpena garatu genituen.
  • Konpetentzia artistikoa eta kulturala: Proiektuarekin hasi aurretik hainbat jarduera egin genituen ikasleak komunikabideekin ohitzeko, kazetaritza-testuen egitura eta hizkuntza erakutsiz. Kazetaritza-genero ezberdinen egiturak ikasi zituzten: elkarrizketak, erreportajeak, txostenak, berriak, inkestak eta erreseinak; baita aldizkarien atalak, diseinu grafikoa eta rolak ere. Gainera, bizitzeko era, jaialdi eta ohitura ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Interesteen interior revista

Proiektu honekin gure ikasleek era aktiboan parte hartzea lortu dugu, haiengan zuten konfiantza, ekimen pertsonala, motibazioa eta beste kultura batzuk ezagutzeko kuriositatea areagotuz. Era horretan, taldean lan egiten, erantzukizunak banatzen, arazoak ebazten eta erabakiak hartzerakoan negoziatzen ikasi zuten. Talde kolaboratiboetan lan egin zuten eta ikasle bakoitzak bere gaitasunen arabera lan egin zuen, aniztasuna maila ezberdinetako jarduerekin landuz. Horrez gain, atzerriko hizkuntza hobetu zuten era komunikatibo eta dibertigarri batean. Irakasleek gure ikastetxean eta Europako beste irakasleekin taldean lan egiteko aukera izan genuen, ikuspegi metodologikoak, ideiak baliabideak eta tresnak banatuz. Ikastetxeek Europako beste ikastetxe batzuekin loturak garatzeko aukera izan zuten eta irakaskuntzarako praktika onak partekatu zituzten.

Proiektu hau ikasturte honetan berritu egin zen eta 4. DBH eta Batxilergorako curriculumean sartu zen, ikastetxean eskaintzen diren proiektu integratuen barruan sartuz. Ikastetxe berri bat eta arlo ez linguistikoetako (historia eta etika adibidez) irakasle gehiago gehitu dira.

Proiektu honetan parte hartu dugun irakasleontzat kalitate zigiluak eta bereziki Espainia mailan aitorpen hau jasotzea oso pozgarria izan da eta ildo berean lan egiten jarraitzeko pizgarria da, ilusioz eta gogoz beteta, Europako gazteek eta gazteentzat sortutako proiektu motibagarri batean.

Hauek dira gure aldizkariaren bi zenbakietarako estekak:

https://madmagz.com/magazine/418515

https://madmagz.com/magazine/560760

Hona hemen gure Twinspacerako esteka: https://twinspace.etwinning.net/894/home

Carmen Mellado Álvarez

 

 

eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *