Jarrai gaitzazu:
  •  
  •  
  • Search
    Close this search box.

    Informazioa antolatzeko mapa mentalak erabiltzen

    Mapa mentala diagrama bat da hitz gako edo ideia ardatz baten inguruan era erradialean lotu eta antolatutako hitz, ideia, ataza eta marrazkiak edo beste kontzeptu batzuk irudikatzeko erabiltzen dena. Mapa mentalak oso metodo eraginkorra dira informazioa atera eta memorizatzeko, eta oharrak jaso eta ideiak adierazteko era logiko eta sortzailea dira, hitzez hitz gai baten inguruko gogoetak kartografiatzean datzana. (iturria: Wikipedia).

    Pentsatzeko era honek informazioa egituratzen laguntzen du, eta aukera ematen du informazioa behar bezala aztertzeko eta, hala behar izanez gero, sintetizatzeko ere bai. Bada, orobat,  era bikaina informazioa laburtzeko eta eTwinning proiektu baten sorkuntzan ideia berriak sorrarazteko.

    Mapa mentalak egiteak ahalbidetzen du gure burmuina plangintzan sartzea eta inplikatzea, gure ikasleen trebetasun kognitiboak aprobetxatuz.

    Aukeratu ditugu tresna batzuk zeuon proiektua kudeatzeko lagungarri izan dakizkizuekeenak, zeuen proiektukideekin erabiltzeko nahiz zeuen ikasleekin.

    Freemind

    Mapa mentalak sortzeko tresna erraza; gainera, guztiz doakoa da. Bestalde, berriz, FreeMind erabil daiteke sagua erabili beharrik izan gabe.

    FreeMind erabiltzeak dakarren onurarik handienetakoa da ukitu asko egiteko aukera ematen digula; esate baterako, erabil ditzakegu koloreetako etiketak mapetan nodo jakin batzuk kokatzeko, bai eta antzekoak diren ideiak biltzeko kolore kodeak erabili ere, etab. Halaber, esporta ditzake mapa horiek formatu desberdinetan.

    freemind_mapas_mentales_2015

    Irudiaren iturria:

    https://play.google.com/store/apps/details?id=com.qdvsoftworks.schematicmind

    Buubl.us

    Eskema edo mapa kontzeptualak era erraz eta erakargarrian egiteko aukera ematen digun tresna da. Esporta daitezke gero HTML edo XML formatuetan ondoren gure TwinSpace-n txertatzeko. Badu doako bertsio bat hiru mapa mental ere egiteko aukera ematen dizuna.

    bubbl.us_mapasmentales_2015

    Irudiaren iturria:

    https://mrsmichalsky.wordpress.com/2011/05/20/bubbl-us/

    Freeplane

    Mapa mentalak egiteko tresna bezala definituta dago, baina, bai eta brainstorming edo ideia jasa egiteko ere.

    Freeplanen har ditzakegu oharrak Post-Iten itxura hartzen dutenak, gero nodoei eransten zaizkienak; antola ditzakegu ideiak hierarkia desberdinetan, nodoetan sailkatu atributuen bidez metadatuen itxuran eta estilo desberdinak aplikatu mapak ikusi batera itxura atseginagoa izan dezan.

    Freeplane_mindmap_2015

    Irudiaren iturria:

    http://sourceforge.net/projects/freeplane/

    MindMeister

    Tresna horren ezaugarria bere xumetasuna da. Gehitu daitezke nodo gehiago ere osoago egiteko, alda dezakegu letraren tamaina eta kolore batzuk erantsi ere bai, baina funtzio horietako batzuk ordain trukeko bertsioan baino ez daude aktibo.

    Izan daiteke tresna bikaina eTwinning proiektuetarako, aukera ematen baitu era kolaboratiboan baliatzeko. Erabil daiteke, halaber, maparen bertsio zaharrak berrikusteko eta gure proiektukideekin konpartitzeko.

    mindmeister_mindmap_2015

    Irudiaren iturria: http://www.mindmeister.com/blog/2014/01/09/meet-the-all-new-mindmeister/

    Mind42

    Web tresna mapa mentalak egiterakoan era kolaboratiboan erabil daitekeena.

    Tresna honek duen abantaila bat da ez duela mugarik jartzen mapa mentalak sortzerakoan, baina doako bertsioa izanik mapak egin ahala agertuko zaigun publizitatea ikustera beharturik egongo gara.

    Badu beste abantaila bat ere, hots, mapak beste tresna batzuetara esportatzeko aukera, Freemind-era, esate baterako.

    mind42_mindmap_2015

    Irudien iturria: http://mind42.com/public/fc08512e-737e-4116-8b86-71f2fec61d11

    Hemen bildu ditugu tresna horiek zure eTwinning proiektuaren bizitzan izan ditzaketen erabilera batzuk:

    Brainstorming. Galde iezaiezu zure ikasleei ea zer egin nahi duten beren eTwinning proiektuan, eta egin ezazu mapa bat ideia horiekin, azkenean horietatik zein gauza daitezkeen erabakitzeko eta zer ideia burutu ziren jasotzeko.

    Jardueren biltegia. Zure proiektukideekin elkarlanean sor dezakezu ideia zuhaitz bat garatuko dituzuen jarduerak biltzeko. Erakusteko eta azaltzeko modu argia da.

    Denboralizazioa. Erabil dezakezu jardueren kronologia bat egiteko eta gure ikasleei aurkezteko.

    Ikasleekin lantzeko. Beraiek dira proiektuko protagonistak, eta, hortaz, informazioa sortu eta sintetiza dezakete. Sor ditzakete mapa mentalak proiektuko jardueraren batean; gero TwinSpace-n txerta daiteke.

    Emaitzen zabalkundea egiteko. Mapa mental baten bidez erraz ikusten da eTwinning proiektu baten lehena, aldiberekoa eta geroa.

    Ebaluazioaren emaitzak erakusteko. Irakasleriari, zuzendaritza-taldeari eta gure ikasleen gurasoei informazioa eskura izaten gustatzen zaie. Erakuts ditzakezu emaitza horiek mapa mental edo eskema baten bidez, erraz eta argiro ikusi ahal izan dezaten.

    Badira erabilgarri beste aukera batzuk ere, esate baterako, Map Myself: irudiak txertatzeko aukera ematen du eta oso diseinu erakargarria du. Eta beste batzuk ere bai, hala nola, Semantik, Wise Mapping, Laberynth, Vym, Mindomo, LucidChart, Coogle, Popplet, etab. Ikusten duzuenez, aukera askotarikoak dira eta ugari; gure beharren baitan dago tresna bat hautatu ala bestea, baina honelako tresnak baliatuta ziur lortuko duguna da gure ikasleek landuko duten horren ikuspegi osoa izatea, eta beraiek bere kabuz informazioa aztertu eta sintetizatu ahal izatea.

    eTwinning LZNetik bihotz ematen dizugu eta animatzen tresna horiek erabil ditzazun, eta ikasgelan nola erabili beste ideiaren bat sortzen bazaizu, egin dezakezu iruzkin bat artikulu honen beheko aldean.

     

     

    Azken sarrerak
    KALITATE ZIGILU NAZIONALAK – EPEMUGA BERRIA/ SELLOS DE CALIDAD NACIONALES – NUEVA FECHA LÍMITE
    March 2024
    Prototipo de proyecto "Festival de cine"
    September 2023
    Prototipo de proyecto 'Regreso al futuro'
    September 2023
    Cuido mi entorno
    September 2023
    Garrantzia
    Sin categoría
    Maiz etiketak
    Enseñanza Primaria

    Erlazionatutako mezuak

    Premios ITE 2023
    22/09/2023
    Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean
    22/09/2023
    eTwinning, guztiontzako eskol-arrakasta
    22/09/2023

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Iragazkiak

    Iragazi adinaren arabera
    Iragazi adinaren arabera
    Estatu
    Herrialdea
    Skip to content