Jarrai gaitzazu:
  •  
  •  
  • Search
    Close this search box.

    Ikasleen gaitasun digitala

    Internetera konektatutako era bateko eta besteko gailuak inplementatzeko prozesuan dihardute ikastetxeek ikasleen gaitasun digitala garatzea helburu dutela.

    Bestalde, berriz, gure ikasleek gero eta gazteago hasten dira gailu horiek guztiak erabiltzen, dela eskola-ordutegian dela beren eguneroko bizitzan, eta ikastetxeek, familiekin batera, ikasleen gaitasun digitala garatzeko ardura dute.

    Alde horretatik, jakin behar da zein aspekturi jarri behar diegun arreta gure ikasleek egungo munduak eskatzen duen gaitasun digitala berengana dezaten. Gaitasun digitalei buruzko proiektu europarrak (EU Digital Competences Project) bere azterketan dio gaitasun digitala bost arloren inguruan ardazten dela: Informazioa, Komunikazioak, Edukien sorkuntza, Segurtasuna eta Arazoak ebaztea. Gaitasun horiek berenganatu behar dituzte gure ikasleek beren eskolatze-aldian.

    Irakasleen Gaitasun Digitaleko Marko Bateratuak, INTEFen argitaratuak (http://educalab.es/intef/tecnologia/competencia-digital/competencia-digital-docente ) zehaztua du erreferentzia baten bidez irakasleen gaitasun digitaleko arlo eta maila batzuk eta besteak zein diren.

    Gaur hemen Netsafe-k, Zelanda Berrian kokatua den erakundeak, egin duen eskema erakutsi nahi dugu (http://www.netsafe.org.nz/), oso lagungarri izan daiteke-eta eskolatze-aldian ikasleen gaitasun digitala garatzeko plan bat zehazteko (http://www.thegrid.org.nz ).

    Eskeman horretan lau gaitasun maila zehaztu dira, eskolatze-aldian garatzekoak: hasi berria (begginner), aprendiza (apprentice), erabiltzailea (practitioner) eta erabiltzaile aurreratua (master).

    Maila bakoitzean hiru arlo zehaztu dira:

    • Konexioa, IKTak erabiltzeak norberarentzat nahiz norberaren gizarte-ingururako duen eragina eta potentziala ulertzea dakarrena.
    • Segurtasuna, Internet segurtasunez baliatzeko estrategia pertsonalak garatzea dakarrena.
    • Ardura, Interneten erabilera onerako arauak ulertu, aplikatu eta sustatzea helburu duena erabiltzaileen artean harreman onak bultzatze aldera.

    Eskema horretan aurki daitezke halaber ikasleekin ikasgelan egiteko ideia eta jarduerak maila eta arlo bakoitzean, irakasle eta ikastetxeentzat interesgarri deritzegun ideia eta jarduerak.

    Irudien iturria: INTEFen Irudi Bankua.

     

     

    Azken sarrerak
    KALITATE ZIGILU NAZIONALAK – EPEMUGA BERRIA/ SELLOS DE CALIDAD NACIONALES – NUEVA FECHA LÍMITE
    March 2024
    Prototipo de proyecto "Festival de cine"
    September 2023
    Prototipo de proyecto 'Regreso al futuro'
    September 2023
    eTwinning-eko proiektu bat Google Docs-en bidez planifikatu
    September 2023
    Garrantzia
    Sin categoría
    Maiz etiketak
    Enseñanza Primaria

    Erlazionatutako mezuak

    eTwinning eta Erasmus+
    22/09/2023
    Crear una página de actividades en el TwinSpace
    22/09/2023
    Uso y características del chat en el TwinSpace
    22/09/2023

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Iragazkiak

    Iragazi adinaren arabera
    Iragazi adinaren arabera
    Estatu
    Herrialdea