Jarrai gaitzazu:
  •  
  •  
  • Search
    Close this search box.

    eTwinning Erasmus + programan

    2014an Erasmu + programa abiarazi zenez geroztik, galdera asko jaso ditugu eTwinning-en eta Erasmu + programaren aspektu batzuen eta besteen inguruan. Kontsulta horietako batzuetan ohartu gara badagoela erabiltzaileen artean halako nahasmendu bat ekintza bati bestearen ezaugarriak atxikitzen zaizkionean, eta alderantziz ere bai. Bata bestearekin erlazionatutako ekimenak baldin badira ere (eTwinning Erasmus+ programaren atal bat da, Guía del programa Erasmus+), badituzte ezaugarri ezberdinak. 

    eTwinning 2005ean abiarazi zen, eta hasieran eLearning programaren atala baino ez zen. Geroago Comenius programan sartuta egon zen laguntzako neurri moduan; 10 [COM10] ekintza zen. Gaur egun, Erasmun + programaren egituran, eTwinning Ekintza Funtsezkoa 2n (KA2) txertatuta dago: berrikuntzarako lankidetza eta praktika egokien elkartrukea.

    Era berean, Erasmus+ programaren gidak eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionalaz diharduenean dio programa hori gauzatzen inplikatutako antolakundeetako bat dela.

    Hemen behean dakargun taula honetan eTwinning eta Erasmus+ programako beste ekintza batzuk bereizten dituzten xehetasun batzuk aletuko ditugu. Alabaina, ezaugarri horiek ekintza horiek batzuk besteetatik urrundu beharrean, hain zuzen ere, batzuk eta besteak aberasten eta osatzen dituzten interakzioak sortzen dituzte.

     

    Beste Erasmus+ ekintza batzuk eTwinning
    Erakunde arduraduna SEPIE

    (Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarra)

    http://www.sepie.es

     

    LZN

    (Laguntza Zerbitzu Nazionala)

    www.etwinning.es

     

    Kudeaketa modua Deszentralizatuak

    Espanian, SEPIEk (Hezkuntza Nazioartekotzeko Zerbitzu Espainiarra) koordinatua

    Zentralizatua

    Europan Laguntza Zerbitzu Nagusiak koordinatua, eta Espainian, berriz, Laguntza Zerbitzu Nazionalak (LZN, MEC)

    Kokapena  

    k/ Gustavo Fernández Balbuena,13 28002 -Madril

     

    k/Torrelaguna, 58

    28027-Madril

     

    Kontaktua sepie@sepie.es

     

    Telefonoa: (+34) 915506718

    asistencia@etwinning.es

     

    Telefonoa: (+34) 913778377

    Fokoa  

    §  Europar dimentsioa

    §  Mugikortasuna eta berrikuntzarako eta praktika egokiak elkarren artean trukatzeko erakundeen arteko lankidetza

     

    §  Europar dimentsioa

    §  Konpetentzia digitala

    §  IKTen bidezko lankidetza

     

    Ekintzak Funtsezko ekintza izena eman zaien hiru sailetan antolatuak.

    §  Funtsezko ekintza 1 (KA1)

    §  Funtsezko ekintza 2 (KA2)

    §  Funtsezko ekintza 3 (KA3)

     

     

    §   eTwinning Funtsezko Ekintza 2n (KA2) txertatuta dago: berrikuntzarako lankidetza eta praktika egokien elkartrukea. Eskolen arteko elkarte estrategikoak.

    §  eTwinning eskola proiektuak baino gehiago da.

     

    Finantzamendua Bai Ez
    Irakaskideak eta ikasleak eskola-elkarteetan mugitu ahal izatea. Egin daiteke Ez
    Lan-arloa Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kiroleko ekimen guztiak biltzen dituzte.  Hezkuntzako ekimenak
    Hezkuntza mailak  Maila guztiak biltzen dituzte: eskola, lanbide heziketa, goi mailako irakaskuntza eta pertsona helduen formazioa, bai eta hezkuntza munduarekin eta lanekoarekin erlazionatutako beste erakunde batzuk ere. Unibertsitatekoak ez diren hezkuntza mailak hartzen ditu.
    Proiektu bateko edo eskola-elkarte bateko kide kopurua.  

    Gutxienekoa: bi herrialdetako hiru kide.

    Bi kide ikastetxeen eta eskualdeen arteko elkarteak direnean.

     

    Gutxienekoa: bi kide fundatzaile bi herrialdetakoak.
    Elkartze eskabidea /

    proiektua

    SEPIEk argitaratutako urteko deialdiaren arabera Deialdia 2015

     

    Linean. Irakaslearen mahaigain pertsonaletik, PROIEKTUAK erlaitza
    Eskabidearen data SEPIEk argitaratutako urteko deialdiaren arabera Deialdia 2015

     

     

    Ez dago datarik. Urte osoan.
    Proiektuaren iraupena 2 edo 3 urte. (Luza daiteke) Ez dago epemugarik, nahiz eta gomendatzen den “bi ikasturte baino gehiago ez izatea”.
    Nork eskatzen du parte-hartzea Begiratu sektore bakoitzean hauta daitezkeen erakundeak 2015eko deialdian. Irakasle bat.
    Proiektuaren edo eskola-elkartearen onespena Proiektua urteko deialdian zehaztutako irizpideen arabera hautatu eta finantzatua da ala ez.

     

    Proiektuaren onespena datuen egiaztapenaren eta datuen balidazioaren eta helburu eta edukiak irakas-lanean tokian izatearen baitan baino ez dago

     

    Irakasleentzako laguntza, apoioa eta aholkularitza sepie@sepie.es

    posta elektronikoaren bidez.

    Sektore bakoitzeko postak webean kontsultatu

    Twitter: @sepiegob

    Sepie atari nazionala: www.sepie.es

    Facebook

     

    asistencia@etwinning.es posta elektronikoaren bidez

    Twitter: @eTwinning_es

    eTwinning atari nazionala www.etwinning.es

    eTwinning atari europarra

    www.etwinning.net

    Facebook: eTwinning España

    Proiektu txartelen bidez

     

     

     

     

    Ebaluazioa eta memoria

     

     

    §  Eskabidea

    §  Aurrerapen eta amaierako txostenak.

     

    §  Lineako eskabidea*

    §  Memoria boluntarioa

    *Irakasle batek Kalitate Zigilua edo Saria eskatzen baldin badu ebaluatzen da proiektua.

    Irakasleak kreditu/prestakuntza ordu/berrikuntza errekonozimendurik eskatzen baldin badu autonomi erkidegoko dagozkion hezkuntza arduradunek ebaluatzen dute.

     

    Errekonozimentua Formazio kredituak, BOE (Estatuko Aldizkari Ofizialean) xedatuta.

    Balioztatzeko Azoka

    Sariak

     

    Autonomi erkidego bakoitzaren arabera

    Sari Nazionalak

    Sari Europarrak

     

    Ikuserraztasuna Balioztatzeko Azoka

    Gateway

    Zabalkunderako plataforma

     

    Galeriak

    Atari nazionala

    Atari europarra

    Gateway

     

     

    Erasmus+ programaren gida dokumentu ofizialean jaso bezala, eTwinning da eskola-elkarteetarako gomendatzen den plataforma birtuala, honako arrazoi hauengatik:

    . Eskabidea egin aurretik proiektukide edo eskola-elkartekide izan litezkeenak bilatzea erraztu eta ahalbidetzen du, hartara, sortzekoak diren proiektuen kalitatea eta eragina hobetzea helburu izanik. eTwinning-eko idazmahaiak “Proiektukide bilatzailea” tresna eta foroak eskaintzen ditu; horietan bat bereziki Erasmus+ programarako kideak bilatzeko.

    . Proiektu bakoitzerako esparru birtual bakarra eskaintzen du, komunikazio eta lankidetzako tresna eta guzti.

    eTwinning proiektu bat eta Erasmus+ eskola-elkarte bat elkarren osagarri dira. eTwinning-ek eskaintzen dituen komunikazio tresnak eta lankidetzarako esparrua tresna bikainak dira eskola-elkarte baten inguruko aspektu guztiak planifikatzeko eta eztabaidatzeko, euskarri teknologikoa erabiltzen duten jarduerak egiteko, herrialde bakoitzari buruzko dokumentu eta informazioak konpartitzeko eta emaitzak erakusteko, bai eta proiektukideek elkarrekin kontaktuan jarraitu ahal izateko ere eskola-elkartea amaitutakoan.

    Irudien iturria: eTwinning LZN.

     

    Azken sarrerak
    KALITATE ZIGILU NAZIONALAK – EPEMUGA BERRIA/ SELLOS DE CALIDAD NACIONALES – NUEVA FECHA LÍMITE
    March 2024
    Prototipo de proyecto "Festival de cine"
    September 2023
    Prototipo de proyecto 'Regreso al futuro'
    September 2023
    À table en Mediterranée
    September 2023
    Garrantzia
    Sin categoría
    Maiz etiketak
    Enseñanza Primaria

    Erlazionatutako mezuak

    Premios ITE 2023
    22/09/2023
    Sustatu STEAM metodologia zure ikastetxean
    22/09/2023
    eTwinning, guztiontzako eskol-arrakasta
    22/09/2023

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Iragazkiak

    Iragazi adinaren arabera
    Iragazi adinaren arabera
    Estatu
    Herrialdea
    Skip to content